Bera Berak 985 gol sartu ditu, partidako 28 gol baino gehiago. Ligan, 749 (ia 29 partidako); Kopan, 99 eta EHFn, 114. Aitzitik, 742 gol sartu dizkiete (partidako 21,2); Ligan, 544 (21 baino gutxiago), EHFn, 98 eta Kopan, 80.
Donostiarrek ondo baino hobeto ireki zuten denboraldia, Superkopa bereganatuz Rocasaren aurrean (23-20). Ligako 26 jardunaldietatik, bakarra galdu zuen Bera Berak. Bidebietan izan zen Elche Mustang taldearen aurka, ia hiru urteko boladari amaiera jarriz. Bi norgehiagoka berdindu zituen, etxean Mecalia Atlético Guardésen aurrean eta azken partida Leonen. 48 punturekin ohorezko mailako 25 denboraldiko ibilbidean markarik onena ezarri du.
Kopako lau partidetan –Kordoban final-zortzirenak jokatu zituen- finala galdu zuen (19-20) Rocasarekin luzapenean. EHFn Italian irabazi zuen kanporaketa (57-39) eta Gaskan joanekoa berdindu ostean (30-30) Antalyan galdu zuen 29-27 Turkiako Muratpasaren aurka, finalerdira iritsi zena.
Entrenatzaile aldaketa
Martxoaren hasieran (16. Jardunaldian) Bera Berak Aitor Etxaburu ordezkatu zuen taldeak ligako azken txanpari heltzeko balditza onenean ez zuelako ikusten eta, lider izan arren, pista zailenetan jokatu behar zuen. Tati Garmendian ardura hartu zuen hurrengo hiru partidetan, Montse Pucheren laguntzarekin eta madrildarrak Elxen zuzendu zuen aurreneko partida. Biek Bera Bera hirugarren liga bidean utzi zuten, zortzi garaipen jarraian bereganatuz horien artean Alcobendas –non Rocasak galdu zuen eta Guardesek, berdindu- Elx, A Guardan eta Telden, matematikoki Bera Bera txapeldun irten zen lekuan (21-24).
Golegile nagusienak
Postu berean jokatu arren, Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolok Bera Berako golegile nagusienak izan dira berriro ere. Bien artean, 343 gol sartu dituzte –iaz 345-. Golegile nagusiena Eli Pinedo izan da, 180 golekin: Ligan, 136; EHFn, 24; Kopan, 17 eta 3 Superkopan. Matxalen Ziarsolok 163 gol sartu ditu: ligan, 129; EHFn, 16; Kopan, 11 eta 7 Superkopan. Iaz Pinedok 190 gol egin zituen eta Ziarsolok, 150. Bera Berako historiako golegile nagusien artean daude biak, Ziarsolo bigarren Tati Garmendiaren atzetik eta Eli Pinedo, Esme López du aurrean.
Kapitainaz gain, denboraldi honetan María Núñez agertzen da, 110 golekin. Pibotearen ostean, Alba Menéndez (91 gol), Ana Martínez (90) eta Patri Elorza (87). Eta Arrojeria (71), Etxeberria (59), Ederra (47), Azanza (30), Múgica (23), Ezkurdia (22) eta Arizaga (12) osatuko dute 985 golak. Ohorezko mailan debuta egin dute Maialen Husillos eta Eider Lizarbe jokalariek eta Udane Rodríguez atezaina hiru deialdietan egon da.
Ligan, aurtengo Bera Berak -749 gol alde ta 544, kontra- iaz baino hamar gol gehiago sartu ditu eta hamaika gol gehiago ere jaso. Aurreneko ligarekin konparatuz gero, 54 gol gutxiago sartu ditu aurten eta jasotakoak oso antzera, bi gutxiago aurten.