super amara Bera Berak Logroñoko Kirol Jauregia bisitatuko du bihar (20etan), Grafometal La Rioja taldearen aurka lehen itzulia itxiko duen neurketan jokatzera. Astean bi partidako dinamika horretan, Imanol Alvarezek konfiantza du bere jokalariengan, “plantilla zabala baitugu, kalitatezkoa, eta, beraz, ondo lehiatzea eta maila ona emango dugulakoan nago” (Pablo San Emeterio eta Javier Ariño, Kantabriako ikastetxea).
Norgehiagoka gogorra Ipuruan jokatutakoa, zentzu guztietan. Bera Bera atzetik joan zen markagailuan ia partida osoan, baina azkeneko minutuetan irabazteko zorian izan zen. Epaileek ez zuten ontzat eman Elene Vazquezen gola, baloia marra ez zuelakoan gainditu (bideoa ikusita barruan egiten du botea), minutu eskas falta zela, berdinketa izango zena etxeko taldea bat gutxiago zegoela, baina defentsan baloia lapurtu eta Lizeagak sartu zuen berdinketa. June Ulaziak desbideratu zuen azken jaurtiketa, puntua Donostiara. Larunbatean, Camargo izango da aurkari Bidebietan.
Fredrikstad Ballklubb talde norvegiarrak Paris 92 gainditu zuen atzo Issy les Moulineax pistan, sailkapenean super amara Bera Berarekin bat egiteko, ondorioz, bi talde hauek datorren urtarrilaren 26an, igandean 18etan, jokatu beharreko partida erabakiorra izango da, are gehiago laugarren jardunaldia –otsailak 9- donostiarrak izango baitira bisitari Norvegian.
HSG Bensheim/Auerbach Flames taldearen bigarren zatiaren hasiera indartsuak, 15-20tik 23-21era pasa da partida, etxeko taldearen alde mugitu da lehia, nahiz eta donostiarrak 32-31 jarri diren bi minuturen faltan, halere bi galerek berdinketa eragotzi dute, merezita lehen zati handi bat jokatu ostean.
Harrobiak 11 partida jokatuko ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiak eta eskolak topaketak izango ditu Urnietan. Gaur bertan, Zilarrezko mailan Bera Bera MEK Eibar Eskubaloiaren aurka arituko da, Ipurua kiroldegian, 20,30etan.
Euskal ligan, aldiz, azkeneko jardunaldiari ekingo diote Lacturale Bera Berako taldeek bihar Elgoibarren. Jubenilek hirugarren postua mantendu nahi dute eta kadeteek garaipenarekin itxi bere ibilbidea.
































