European Leagueko bigarren jardunaldian, super amara Bera Berak etxetik kanpo debuta egingo du Alemanian, larunbatean (16ean, ETB1), zehazki Elsenfeld herrian, 10.000 biztanle baino ez dituena, HSG Bensheim/Auerbach Flames hartzen duena. Imanol Álvarezek honela deskribatu Bavierako taldea: “Oso talde indartsua da, erasokorra, eta horrek asko behartuko gaitu defentsan, oso oldarkorra izan behar dena, izan ere, ezin dugu haiek hutsen zain egon, ezin dugu nahi dutenera jokatu, hala balitz, zaila izango delako”.
super amara Bera Berak HSG Bensheim/Auerbach Flames taldeari egingo dio bisita urtarrilaren 18an, larunbatean (16etan, ETB1). Alemaniako taldeak Norvegiako Fredrikstad taldea gainditu zuen etxetik kanpo (28-39), European Leagueko multzoen faseko lehen jardunaldian. Elsenfeld da talde honek jokatzen duen tokia, Frankfurtetik ordubetera hegomendebaldean, gaur egun Alemaniako liga indartsuko bosgarren sailkatua da, eta atzo Ludwigsburg liderrarekin (37-25), -Txapeldunen Ligako txapeldunordearekin-, galtzetik dator.
Partida amaiera bikainari esker, super amara Bera Berak jokoan zeuden bi puntuak eskuratu ditu, Guerreras Iberdrola Ligako 14. jardunaldiko partida aurreratuan, Replasa Beti Onak taldearen aurka. Partida hasieran nafarrak argi eta garbi hasi dira nagusitzen (2-7), baina lehen zatiaren amaieran abantaila murriztu du (13-13), eta lehia bukatu arte saiatu den arren, Bidebietan gelditu da garaipena (31-26).
Ligara garaipen argi batekin itzuli zen pasa den larunbatean Bera Bera Zilarrezko mailan, Berango Urduliz Eskubaloia taldea gaindituz (35-21). Bi puntuei esker, laugarren kokatzen dira donostiarrak eta larunbatean Eibarrekin arituko dira Ipuruan.
super amara Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du bihar, asteazkena (19etan), Bidebietan, larunbatean Alemanian jokatuko den European Leagueko partida dela eta, 14. jardunaldia aurreratu da. Imanol Alvarezek “Europako inertziarekin” jarraitu nahi du, “dinamika horretan sartuta (asteazkena-asteburua) ez baitago pentsatzeko denbora askorik”.
































