Selekzioek eragindako etenaldia eta Zilarrezko mailak jardunaldirik ez duela aprobetxatuta, super amara Bera Berak 2024ko Euskal Kopako finalerdiari Kukullaga Etxebarri taldearen aurka ekingo dio martxoaren 3an, igandean 13etan, Bizkaiko herri honetako udal kiroldegian.
Garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Euskal Ligan Bera Bera senior taldeak Elgoibarren aurrean eta Gipuzkoako lehiaketetan, kadete neskak Eibar liderra estutzen jarraitzen ari dira eta infantil mutilak líder jarraitzen dute.
Egun Txekiako Banik Most taldean datozen bi denboraldietarako akordioa sinatu du super amara Bera Berak Eszter Ogonovszky ezker hegaleko hungariarrarekin. 20 urte ditu – uztailean 21 beteko du –, 1,78 zentimetro neurtzen du, eta 2019-2022 bitartean Ambros Martinek zuzendu zuen Gyori taldeko jokalari izan zen.
Espainiako Eskubaloi Federazioko Arlo Teknikoko Adituen Batzordeak super amara Bera Berako jokalari Carmen Arroyo 19. jardunaldiko Guerrera Iberdrola izendatu du. Sariak super amara Bera Berako zentralaren partida saritu du, Motive.co Gijón taldearen aurka defentsa nahiz erasoan –bost gol- egin zuen lana. super amarak 37-21 irabazi zuen.
super amara Bera Berako jokalari batek lortzen duen mota honetako bigarren saria da, Elke Karstenek seigarren jardunaldian lortutakoaren ondoren.
Hasiera on bat nahikoa izan da super amara Bera Berak Motive.co Gijónen aurka abantaila erosoa hartzeko, eta neurketaren ondorengo kudeaketak bi puntu berri utzi ditu Gascan, Atticgo Elx eta Costa del Sol Malagari presioa egiten jarraitzeko. Valladoliden eta Eldan hutsik egin ez dutenak.