Hirugarren aldiz jarraian, Bera Bera Eskubaloiko harrobiak ‘Ciutat d’Algemesí’ izeneko txapelketan igaroo du Aste Santua, Valentziako hiri honetako Balonmano Maristas klubak antolaturik.
Bera Bera Eskubaloiak 69 jokalari eta 12 begiralez osaturiko taldeak Donostiatik gaur gauean irtengo da Autocares Davidekin. Ostegunetik igandera bitartean alebin (neska-mutilak), infantil eta kadete neska eta mutilak mailetan arituko dira.
Kirol arloaz haratago doa Algemesí, izan ere, Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat elkarren arteko harremanetan sendotzeko aukera da, eta gainontzeko taldearekin ere bai.