Bera Bera

Select your language

Maitane Etxeberria, Adriana Cardoso eta Silvia Arderius jokalariek gaur goizean Gesalagan frogatu dute SUPER AMARA Bera Bera gose dela Kopari ekiteko. Izan ere, plater nagusia ostiralean bertan dastatuko dute, Lasesarren 18,30etan Rocasa Gran Canaria izango baita aurkaria final-laurdenetan, Guerreras Iberdrola ligako egungo liderra.

Hori dela eta Etxeberria eta Arderius jokalariek zezin eta solomillo kroketak prestatu dituzte -Gesalagak laster salduko du azken hau – eta José Luis Gesalaga gerentearen gidaritzapean, Adriana Cardosok txuleta parrilan jarri du. Dena oso goxoa.

Komunikabideen aurrean XL Koparen aurrean hiru jokalarien “ilusioa” agerian zegoen, Barakaldon burutuko dena apirilaren 26tik 28ra bitartean. Rocasa aurreneko aurkari izan arren Arderiusek adierazi du “aurten hobeto moldatu gara horrelako taldeen kontra” eta azken partida Bidebietan gogora ekarri du “oso ona izan baitzen eta funtsezkoa izan da”. Rocasaren aurrean “defentsa indartsua alboko jokalariei eusteko” eskatu du “eraso geldoan ondo moldatzen garelako” aipatu du. “Gogor ekin behar diogu partidari, hasieran eroso ez sentitzeko” jarraitu du madrildarrak, “iazko finaleko arantza kendu nahi dut” onartu duena.

Bestetik, Maitane Etxeberriak dio “garai honetan partida guztiak dira zailak” eta ez dago ezer uzteko prest bidean “finala balitz irtengo baikara”, horregatik eskatu du “aste honetan gogor lan egitea ahalik eta ondoen iristeko ostiralera”. Taldea “fresko eta oso konzentratuta” ikusten du gipuzkoarrak.

Adriana Cardosok uste du “ondoen prestatuta dagoena eta fisikoki gehien eusten diona irabaziko du”. SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiak ohartarazi du txapeldun hauetan “akats gutxiena egiten duena saria lortzen du” baina Kopa irabazteko “partidak fisikoki ondo bukatzea ezinbestekoa”. Brasildarrak ere “iazko arantza kendu nahi dut” eta aurten Barakaldotik “ondo irtetea” nahi du. Koparen aurrean presioa ez du somatzen eta Rocasaren aurka “guk gure buruarekin leialak izan behar dugu, indarrez sartu eta erritmoari eutsi amaiara arte”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores