Bera Bera

Select your language

Portugalen jokaturiko IV Nazioen txapelketa era bikain batean irabazita, bertakoa eta Alemania gainditurik eta Frantziarekin berdinduta, junior mailako Espainiako selekzioak uztailaren 11tik 21era bitartean Hungarian ospatuko den 19 urte azpiko Europako txapeldunari helduko dio.  

Hungaria selekzioaren multzo berean, Europako txapeldun Györren Audi Arenan arituko da Estatuko selekzioa. Ostegunean egingo du debuta Austriarekin (20,30etan), ostiralean (20,30etan) Montenegro izango da aurkaria eta larunbatean (18,30etan), Hungaria. Partidak  ehftv izango dira ikusgai.

Multzo bakoitzeko bi selekzio onenan Main Round delakora pasatuko dira eta gainontzekoek ‘Intermediate Round’ delakoari ekingo diote. Sailkatuz gero, Espainiak aurkari zailak izango lituzke Norvegia, Portugal, Errumania edo Suediarekin, uztailaren 16 eta 17an jokatu beharreko partidetan. Final erdiak, uztailaren 19an izango dira eta finala, uztailaren 21ean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores