Bera Bera

Select your language

Aramendia Pastelería da SUPER AMARA Bera Beraren babesle berria hiru denboraldietarako eta txertatze berritzailearekin egingo du, irudia jokalarien galtzerdietara eramanez, hain zuzen.

Beltzez, puntu gorriak izango ditu Basque Essence markari erreferentzia egingo diona eta letra larriz Aramendiaren irudia hiru lerroetan, galtzerdiaren bi aldeetan jarrita. Pastelgile maisu den Javier Aramendiak “kalitatezko produktua eskaintzen ahalegindu gara, jokalariak ahalik eta erosoen sentitze aldera, konpresiokoak ere bai”. Bestik, Tati Garmendiak azpimarratu du “proposamena originala da publizitatea hor eramaten ohituta ez gaudelako. Horregatik, erronka polita da eta ezohikoa eta nik uste dut aintzindari izango garela galtzerdietan publizitatea eramaten”.

Entitate biek hainbat baloreetan bat eginda hitzarmena hiru urtetarako luzatuko da. “Gainera, Aramendia bulego lanak egingo ditu Bera Bera Eskubaloiarentzat” gaineratu pastelgileak. Bere ustez “berrikuntza bilatzen dugu baina kontutan hartzen dugu ere bai oso jantzi garrantzitsua dela jokalarientzat eta beharretara egokitzen saiatuko gara”. Garmendiak gaineratu du “eskubaloian ez dugu ekipaziotzat hartzen galtzerdiak, baina kasu honetan lehiaketarako prest dago”.

Cool Max delako ehuna da, izerdiaren lurrunketa azkartzen duena, metatarsoen konpresioa errazten duena eta oinatzen arintzen duena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores