
SUPER AMARA Bera Berak urtarrilaren 6an Kroazian hasiko duen EHF Cupeko multzoen fasea jokatzeko Kibor enpresak egindako kamisetak aurkeztu ditu gaur goizean Bidebietan.
SUPER AMARA Bera Berak 2018 urtea agurtu du garaipen argi batekin, gaur eguardian Barakaldon euskal derbian lortu duena HGB Prosetecnisa Zuazo taldearen aurrean (24-34) oso eraginkorra ate aurrean, Etxeberria eta Gil debutaría protagonista nagusiak dituelarik zortzina golekin.

SUPER AMARA Bera Berak goraipamena jaso zuen berriro ere Gipuzkoako Kirol Kazetariek ospaturiko galan, Liga eta Xixonen Superkopa irabazi ostean. Lorpen hauei gehitu behar zaie EHF Cuperako multzoen faserako sailkapena. Gipuzkoarrek urtea garaipen batekin itxi nahi dute igandean Lasesarren (12etan ETB1) HGB Prosetecnisa Zuazoren aurrean.
Godoy Maceira Porriñorekin galizarren arteko derbia jokatzetik, SUPER AMARA Bera Berarekin igandean Lasesarren euskal derbia jokatzera pasatu da. Abenduaren lehen astean bi dei jaso zituen Sara Gil jokalariak, batek Frantziako bidean jarri zion eta besteak SUPER AMARA Bera Berarekin fitxatzeko aukera ematen zion.