Amaitu da junior mailako Mundial SUPER AMARA Bera Berako kideentzeat. Imanol Álvarez hautatzailearen gidaritzapean Espainiako selekzioak ezin izan duen final-zortzirenetara pasatzerik izan eta 17. gelditu da President’s Cup delakoa irabazita. Brasil, berriz, 11. Izan da.
Espainiako Eskubaloi Federazioak arratsaldean denboraldiko zazpi jokalaririk onenak jakinarazi du, non Maitane Etxeberria eskuin hegalekoan den eta Silvia Arderíus, aldiz, 2017-18 denboraldiko jokalaririk onena izandatu dute, bien kasuan sare sozialak erabilita.
Poloniako Lublin hiriak hartuko du irailaren 8 eta 9an Txapeldunen ligako sailkatze fasea, aurreneko multzoari dagokiona non kokaturik dagoen SUPER AMARA Bera Bera, atarikoa antolatzeari uko egin diona.
SUPER AMARA Bera Berak 2018-19 denboraldia abian jarri zuen plantillako zortzi jokalarik Espainiako selekzio ezberdinen deialdietan amaitu dute.
Kadete mailako Lacturale Bera Berako jokalari Malen Moraindeira Suediako Goteborg hiria Europako Open 2018 txapelketa jokatzen ari da Espainiako Etorkizuneko selekzioarekin.