Bera Bera

Select your language

Xixongo La Arena kiroldegian ez da izan mozorrontzako aukerarik utzi  SUPER AMARA Bera Berak, partidako erritmoa finkatu duena hasieratik, Liberbank Gijón estutu du, abiadurari esker gainditu duena (24-31), astuariarrak sailkapenean sei puntuara utziz, eta average delakoa alde.

Raquel Álvarez atezaina bere taldeko onena izanda, SUPER AMARA Bera Berak partida borobila egin duen seinale. Markagailuan aurretik jarri da Maitane Etxeberria eta Sara Gilen abiadura hizpide. Imanol Álvarezek 6-0 defentsa ezarri du Pizzo eta Terés erdian kokaturik, Etxeberria eta Boada ondoan eta Arderius eta Gil hegaletan, Arruda atepean. Brasildarra, bederatzi geldiketa lehen zatian bikain aritu da.

Zortzigarren minuturako gipuzkoarrek 2-6 aurretik zirela, Diego Lafuentek partida gelditu du. Korrika egiteaz gain, joku geldoan ere SUPER AMARA Bera Bera hutsuneak aurkitu ditu hegaletatik. Tartea are gehiago zabalduta, (13’: 3-8), Cacheda banakako defentsa egin dio Arderiusi baina Arrojeriak ondo irakurri du egoera. Menéndez eta Morenoren kanporaketei esker Liberbank Gijón gerturatu du Téllez eta Gavilán, defentsan eta erasoan aritu direnak. Diego Lafuente entrenatzaileari gorria erakutsi diote 21 minutuan bera taldea piztu duena 9-11 gerturatuz baina jarraian, SUPER AMARA Bera Berak 0-4 partzialarekin iritsi da atsedenaldira Arrojeria, Fernandes, Etxeberria –sei gol aurreneko zatian - eta Sara Gilekin (9-16).

Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu, nahiz eta Raquel Álvarez geldiketa ikusgarriak egin. SUPER AMARA Bera Berak kontrolpean zuen lehia eta tartea ez da bost goletik jaitsi.

Arrudak baloi luzea bidali dio Morenori, gola egiteko gai izan da ermuarra baina Álvarez atezainak Cachedarekin topo egin du galizarra pista utzi behar izan du sekulako kolpea jasota. Ondoren, Pizzok kontraerasoa gauzatu du donostiarren aldea handituz (39’: 14-21). SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak Eli Cesáreo zaindu du, eskuan mina duelako eta Ainhoa Etxeberria atera du Terésen ordez. Arrojeriak sasoiko dagoela frogatu du eta Mariane Fernandes brasildarrak ere gol politak egin ditu, konfiantza emango diotenak.

Palicio eta Gavilán pibotean –bederatzi gol argentinak- Liberbank Gijóni eutsi diote eta Imanol Álvarezek Ainhoa Larrañaga atezain jubenila atera du, ohorezko mailan debuta egin duelarik eta bost minutu jokatu ditu gorenekoan.

Ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera sekula baino menderazina agertu da. Hirugarrena sailkepena den Liberbank Gijón taldearekiko sei puntuko aldea du orain eta average delakoa, alde. Hortaz, gipuzkoarrek lau puntuko aldea dute Alcobendasen irabazi duen Elcherekin, Guerreras Iberdrola liga amaitzeko zortzi partida gelditzen direnean.

Fitxa: Liberbank Gijón 24, SUPER AMARA Bera Bera 31

Liberbank Gijón 24 (9+15): Álvarez, Caño, Faria (2), Téllez (3), Gavilán (9), Palicio (5) eta Montilla (1) – hasierako zazpia - Nieto (1), Cacheda (1), González (1), Torreira (1) eta Ruiz (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 31 (16+15): Arruda, Etxeberria (7), Arderius (1), Téres (2), Boada (1), Pizzo (4) eta Gil (3) –hasierako zazpia- Cardoso (3, 2p), Arrojeria (5), Cesáreo, Menéndez, Moreno (2), Fernandes (3), A. Etxeberria eta Larrañaga (o.a.).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores