Bera Bera

Select your language

Carlos Viver hautatzaileak Objetivo 2021 delako egitasmoaren konzentraziorako zerrenda ezagutzera eman du Valentziako Llíria hirian martxoaren 8tik 14ra bitartean burutuko dena SUPER AMARA Bera Berako lau jokalari tarteko: Maitane Etxeberria, Silvia Arderius, Elisabet Cesáreo eta María Prieto O’Mullony.

Merche Castellanos baja dela, Zamorako alboko jokalara izango da nobedadea konzentrazioan, urtebete ostean selekziora itzuliko delarik.  

Estatuko hautatzaileak 16 jokalari deitu ditu, guztiak Guerreras Iberdrola ligan aritzen direnak, 2021 egitasmoarekin jarraitze aldera. Horren ostean beste deialdi bat osatuko du Espainiak Llírian bertan Pla de l’Arc kiroldegian antolatuko duen Joku Olinpikoetan izateko sailkatze fasea, martxoaren 20tik 22ra. Guerreras selekzioak Suedia izango du aurkari ostiralean, hilak 20, (21etan), larunbatean Senegal hartuko du (20,30etan) eta igandean (18,30etan), Argentina, ziur aski Manuela Pizzo ere bertan izango delarik deialdeiaren zain  . Bi selezkziorik onenak Tokio 2020 joku olinpikoetan izango dira. Hor ez da, baina, amaituko konzentrazioa, izan ere, martxoaren 25ean Espainiak Holanda hartuko du Antequeran abenduko Eurokoparako sailkatze faserako eta martxoaren 29an Rotterdamen jokatuko dute ligaxkako laugarren partida.

Horrez gain, Renata Arruda eta Adriana Cardoso Brasileko hautatzaile Jorge Dueñasek deitu ditu, martxoaren 19tik 30ra bitartean, besteak beste, Danimarkan lagunartekoa jokatze aldera.

Ligako hiru asteko etenaldi ostean, lehiaketa apirileko lehen asteburuan itzuliko da Guerreras Iberdrola liga SUPER AMARA Bera Beral Elxera egingo duen bisitarekin.     

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores