Euskal Eskubaloi Federazioak senior, jubenil eta kadete ligatako egutegiak ezarri zituen lehengo astean. Irailaren 20an hasiko dira gazteen ligak, senior mailan, berriz, urriaren 4ean.
Elgoibar Zilarrezko mailara igota, Muskiz da azken orduan senior mailan lehiatzeri uko egin diona. Hortaz, Bera Berarekin batera izango dira Usurbil, Zarautz, Askartza, Eharialdiea, Kukullaga, Irauli, Berango, Aloña Mendi, Egia, Ereintza eta Jarrilleras. Egia eta Askartza dira igo diren taldeak. Bera Bera Gasteizko Eharialdea hartuko du aurreneko jardunaldian Bidebietan eta Usurbilen aurka amaituko du 2021ko apirilaren 11an.
Euskal ligan kadete eta Jubenilek egutegi bera dute aurreneko fasean. Ereintza eta Berango mailaz galduta, Pulpo eta Zuazok igo dira. Gainera donostiarrek Zumaiako taldearen aurka egingo dute debuta irailaren 20an, azken norgehiagoka 2021eko urtarrilaren 24ean Zarautzen jokatuko dutelarik. Bera Berarekin batera izango dira Errotabarri, Elgoibar, Bidasoa, Kukullaga eta arestian aipaturiko Zuazo Pulpo eta Zarautz.