SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldiari uztailaren 27an ekingo dio baina hitzordurako prestatzen ari da. Izan ere, bederatzi jokalarik eta hiru teknikarik Covid 19 antzemateko frogak egin dituzte eta, guztiak emaitza onarekin. Sintomatologiarik ageri ez bada ere frogak egingo dira prebentzi neurri gisa.
Izan ere, aurrena froga egiten Renata Arruda izan zen, Brasiletik etorri eta berehala. Atezainak ere negatiboa eman zuen, Alice Fernandes bezala, astelehenean iritsi zena, asteartean PCR delakoa egin zuen eta atzo jaso zuen negatiboa. Europak ezarritako neurriak direla eta, SUPER AMARA Bera Bera kezkaturik zegoen Brasileko eta Argentinako jokalarien itzulerarekin. Lan baimenak lortzea korapilotsua da baina Administrazioak egindako kudeaketei esker oztopoak gainditu dira. Hortaz gain, Viajes Premier agentziari esker, Arruda iritsi zen aurrena, ondoren Alice Fernandes, bihar arratsaldean Mariane Fernandes iristea espero dugu eta igandeko ordutxikietan, Manuela Pizzo eta Malena Cavo.
Horrez gain, Laura Hernández, Sara Gil eta María Prieto O’Mullony falta dira oraindik Donostian. Elxetarra ostiralean iritsiko da Bidebietara, kataluniarra eta Zamorako, larunbatean, ondorioz, igande goizean egingo zaie testa.
Astelehenean 12,30etan SUPER AMARA Bera Berako plantillak berriro ere Bidebietako pista zapalduko du. Halere, arretaz jokatze aldera, klubak neurri batzuk hartu ditu ohorezko mailako plantillarako eta berarekin harremana izango duten pertsonentzat.
Egutegi arina
Kopa behin konfirmatuta eta EHFk egindako distribuzioaren arabera, SUPER AMARA Bera Beraren kirol egutegia arinago gelditu da irailean. Hortaz, Alhaurín de la Torre hirian Barakaldon lortutako Kopa defendatzen hasiko da, Guerreras Iberdrola ligako lehen itzulia jokatuko du, hau da, zazpi partidak European League sartu aurretik, azaroaren 14ean izango dena Q3 delakoan. Gaur, EHFk ezagutarazi duen taularen arabera, aurkaria zerrenda honetan izango litzateke: Hungariako Vaci edo DVSC Schaeffler, Errusiako Astrakhanochka edo Zvezda, Danimarkako Viborg edo Nykøbing Falster, Errumaniako Gloria Buzau, Norvegiako Storhamar edo Byåsen, Alemaniako Metzingen edo HSG Blomberg-Lippe edo Fleury frantziarra.