Espainiako Eskubaloi Federazioak Alhaurín de la Torren ospatuko den Koparako sailkatuta dauden zortzi taldeei gaur adierazi die final-laurdenak ostegunean ospatuko direla eta ostiralean atseden eguna izango dela.
Ondorioz, Federazioak Kopako fase finalak O Porriñon 2013ra arte zuen eskema berreskuratu du. Hau da, zortzi taldeek Alhaurín de la Torren egon beharko dute irailaren 2an. Arratsaldean aurtengo edizioa aurkeztuko da eta irailaren 3an, ostiralean 12,15etan, aurreneko partida izango da (Teledeportek, zuzenean). Arratsalderako honako ordutegiak zehaztu dira: 15,30etan; 18etan (TDP) eta 20,30etan. Larunbatean, Teledeporte zuzenean, aurreneko finalerdia 19,15etan izango da eta bigarrena, 21,15etan; finala, berriz, 17,45etan izango da irailaren 6an. Jokalariek ostiralean atseden eguna izango dute, Guerreras Iberdrola Ligako 16 klubek bilera egingo dute eta gauean, Federazioak denboraldia hasteko ohiko gala ospatuko du.
Hortaz, SUPER AMARA Bera Bera, Elche, Rincón Fertilidad Málaga, Atlético Guardés, Liberbank Gijón, Rocasa, KH7 BM Granollers eta Aula Alimentos de Valladolid 2020-21 denboraldia irekiko dute. Zozketarako datarik ez da zehaztu oraindik, halere, egungo txapeldun gisa donostiarrek faborito nagusienen artean dagoen Rincón Fertilidad Málaga balizko finalean baino ez du ikusiko.
SUPER AMARA Bera Berak txalotu du final-laurdenak egun bat aurreratzeko erabakia. Izan ere, jokalariek martxoz geroztik ez dute lehiarik izan, Kopako fase finalak beti eragiten du tentsioa eta lesioak ekiditzeko neurri egokiena da ostirala atseden eguna finkatzea.