Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo hitordua ezarri dute bihar asteazkenerako (20etan), Elgoibarko Olaizaga kiroldegian Open Cupeko finalerdia, partida bakarrera, jokatzeko.

Euskal Eskubaloi Federazioak Euskal Kopa moduko bat sortu du, Open Cup delakoa, maila guztiei zuzenduta, Estatu mailan aritzen diren taldeaz gain, euskal ligako senior, jubenil eta kadeteentzako ere bai.

Zozketan Guerreras Iberdrola ligako SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo taldeen bideak uztartu zituen, hau da , gipuzkoarrak etxeko talde gisa jokatu behar zuen finalerdia partida bakarrera. Bera Bera Elgoibarko Sanlo klubarekin harremanetan jarri zen partida hartze aldera, June Loidi fitxatzeko emandako errastazunak eskertzeko eta Gipuzkoan emakumeen eskubaloia zabaltzeko ahaleginean.

Nazioarteko astea izanik, SUPER AMARA Bera Berak bost baja ditu: Maitane Etxeberria, Cesáreo, Cardoso, Fernandes eta Cavo, eta Imanol Álvarezena ere bai, Pradesen bigarren entrenatzaile lanetan dagoelako.

Donostiarrak Caja Rural Aula Valladolidi irabazi ostean iritsiko dira Elgoibarrera; Zubileta Evolution BM Zuazo bezala, aise gaintu baitzuen Balonmano Morvedre (37-28).  Halere, partida egokia da, izan ere, Donostian gelditu diren 12 jokalarik lehiatzeko maila mantentzeko. Ia taldea bat egin gabe, gipuzkoarrek urriaren 13an izango dute ligako partida O Porriñon eta urriaren 17an izango da Europako aurreneko norgehiagoka. Álex Noguések zuzenduko bihar SUPER AMARA Bera Bera eta agian bigarren taldeko jokalariren bat ere deituko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores