Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako Alice Fernandes Silva atezaina Guerreras Iberdrola Ligako hamargarren jardunaldiko ‘Guerrera Iberdrola’ izendatu dute, lehiaketako web orrialdean bildutako botuen arabera.

Unicaja Banco Gijón gainditu ahal izateko, brasildarraren ekarpena nabarmena izan zen. Silva da SUPER AMARA Bera Berako bigarren jokalaria garaikurra lortzen, Cristina Polonio seigarren jardunaldian eskaratu zuelarik. Brasildarrak hurrengo partidan jasoko du saria, Lanzaroten urtarrilaren 15ean.

Ligako jardunaldi oparoa

Asteazkenean La Calzadako taldea gainditu ostean, Rocasak eta Guardések berdindu zuten Telden, ondorioz, 19 puntuekin SUPER AMARA Bera Berak hiru puntuko aldea ziurtatuta zuen bigarrenarekiko, kanariarrak eta astuariarrak, alegia. Eta larunbatean, Costa del Sol Málagak etxean Granollersekin galduta, donostiarrekiko bost puntua gelditzen dira andaluziarrak, Caja Rural Aula Valldolidekin batera. Seigarren da Mecalia Atlético Guardés, partida bat gutxiago duela, 11 puntuekin, Elche eta Granollersekin batera. Mundiala dela eta, urtarrilaren 15era arte ez da itzuliko Liga.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores