Bera Bera

Select your language

Euskal Eskubaloi Federazioak antolatuta, azaroaren 25etik 27ra bitartean, Basque Country International Womens Cup ospatuko da Euskadi, Brasil, Argentina, Finlandia eta Luxemburgorekin Leioa, Berango eta Eibarren.

SUPER AMARA Bera Berako lehen taldetik Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Ainhoa Etxeberria, Mireno Moreno eta June Loidi dira eta bigarrenetik Amaia Zolezzi, June del Campo, Malen Morandeira eta Oihane Bautista. Bera Berako jokalari ohi Karmele Makazagak zuzentzen duen selekzioak deialdi zabala egin du, izan ere, hiru egunetan hiru partidei ekin behar die.

Ondorioz, Euskadik ostegunean (20etan) Leioan Finlandia izango du aurrean, ostiralean (20etan) Argentina Berangon eta larunbatean, 15,30etan Eibarren Brasil. Txapelketa horrela osatuko da: Luxemburgo – Brasil (Leioan, ostegunean 17,45etan), Luxemburgo – Finlandia (Berangon, ostiralean 17,45etan) eta Finlandia vs Argentina (Eibarren, larunbatean 17,45etan). 

Hortaz, SUPER AMARA Bera Berako jokalariek ostiralean Malena Cavo eta larunbatean Mariane Fernandes taldekideen aurka arituko dira eta duela gutxi ere izan direnak: Cardoso, Arruda eta Karsten, besteak beste.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores