Denboraldia amaitzeko, bi hilabete falta dira. Maiatzaren 28an izango da Telden, halere, aurretik Ligako zazpi jardunaldi falta dira eta Kopako fase finala hilabete barru Illunbeko Donostia Arena, non atsotitza bezala, SUPER AMARA Bera Berak helburuak lortzen dituen jakingo du.
Eta gaur ere zortzi hilabete dira egungo plantilla aurreneko aldiz Josean Gascan elkartu zela aurreneko entrenaldian. Bidean, Superkopa, Ligako 19 partida, Europako lau eta Ammman, Bidebieta eta Gascan saio ugari.
Gutxik espero zuten uztailaren 29an SUPER AMARA Bera Bera hogeigarren jardunaldi atarian bost puntuko izango zituenik bigarrenarekiko, Unicaja Banco Gijón, ligako errebelazio taldea. Zazpi dira Costa del Sol Málagarekiko –average galduta du-, zortzi Rocasarekiko eta hamar Mecalia Atlético Guardésekiko derbia jokatzeko duena O Porriñon (apirilaren 13an).
Sailkapenak SUPER AMARA Bera Beraren ibilbidea bikainari erreparatzen dio, izan ere, 17 garaipen lortu ditu, berdinketa bat Conservas Orbe Rubensa Porriñorekin eta porrot bakarra Málagan. Erregulartasuna horrek eta gainontzeko taldeek espero ez zuten puntuak galduta sortu du bi partida baino gehiago izatea Unicaja Banco Gijónekiko, Lasesarren galdu zuena. Bost puntu horiek dira donostiarrek iaz liga amaitzeko lau partida falta zirela zuten aldea.
Hiru egun jai izanda, plantilla berriro elkartu zen atzo Gascan larunbateko partida prestatzeko, KH7 BM Granollersen aurkakoa. 19. Jardunaldian lortutako abantaila baino – Gijónek eta Rocasak galdu zuten-, taldeak martxoaren 23an Elxen jokaturiko partida aztertu zuen hobetze aldera.
Partida zailak gelditzen direlako. Granollers taldeaz gain, Gascan bisitari izango dira apirilaren 16an (larunbatean 12etan) Mecalia Atlético Guardés; Zonzamas Cicar Lanzarote maiatzaren 14an eta Balonmano Morvedre maiatzaren 21ean. Bestetik, SUPER AMARA Bera Berak Barakaldon (apirilaren 10ean igandean 12etan) jokatuko du, Xixonen Kopako osteko asteburuan eta Liga Telden amaituko du maiatzaren 28an). Eta hori guztia Illunbeko Donostia Arenan apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean burutuko dena, ahaztu gabe.