Bera Bera

Select your language

Komunikabideen aurrean egindako agerraldian, super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek “konfidantza” islatu du “aukerak” ikusten dizkiolako bere taldeari Besançonen aurkako European Leagueko kanporaketaren aurrean, Frantziako ekialdeko hirian abian jarriko dena larunbatean (20etan).

“Aurkari zaila egokitu zaigu, baina ESBF Besançon mendean hartzeko gai garela uste dugu”. Alvarezek “kanporaketa zaila espero dugula jakiteko mentalitatearekin entrenatzen ikusten du” bere taldea “baina maila onean bagaude gure aukerak izango ditugu”. Aldi berean, uste du “ez litzatekeela porrota izango multzoen fasera ez iristea”. Izan ere, “sasoi honetan kanporaketa hau ez da inoiz erraza izango, jokatu eta lehiatu egin behar dugu”. “Multzoen fasean egon nahi badugu, talde zail bat kanporatu behar dugu” gaineratu du. Bere ustez, aurreko denboraldian multzoen fasea jokatu zuen talde frantziarra “gure mailako taldea da, gu ondo egonez gero pasatzeko aukerak izango ditugu, iaz Parisen erakutsi genuen bezala”.

Imanol Álvarezentzat “garrantzi handiko unea da, denboraldiaren hasieran urtero hitz egiten dugunean badakigu orain dela hiru urte bezala multzoen fasearekin berriro gozatu nahi dugula eta aurten kanporaketa bakarra egokitu zaigu, badakigu urteko helburuetako bat taldekako fase hori jokatzea dela”. Entrenatzaile bizkaitarrak “ondo” ikusten du taldea, “konfiantzaz, gogo handiz eta oso kontzentratuta datorkigunean, eta horrek lasaiago sentiarazten du entrenatzailea” aipatu du. Bere ustez, internazionalak iritsi eta Aula gainditu ondoren – atzo Rocasari irabazi zion-, “aste hau ohikoa bihurtu da, gure mailarik onenetik gertu egongo garelakoan nago”.

Gascan jokatuko den bigarren partidaz galdetuta (abenduak 11, igandea 12,10etan), super amara Bera Berako entrenatzaileak iaz Valcean jokatutako partidua ekarri du gogora. “Kanporaketa partida bikoitzekoa dela ikasi genuen. Han oso ondo hasi ginen, sei gol edo gehiagoko tartea hartuz eta partida hori ezin genuela galdu pentsatu genuen, emaitza on bat ekarri behar genuela pentsatu beharrean. Lehen zatia oso ona izan ondoren, une txarretan urduri jarri ginen, dena irabazteko asmoz, partiduak ezin zuela ihes egin pentsatuz. Bigarrena etxean da, gure zaleekin, eta joaneko partida ideia horrekin jokatu behar dugu”.

Aurkariari dagokionez, sailkapenean duen posizioa –bederatzigarrena- ez da erreferentzia Alvarezentzat. “Brest eta Metz indartsuen aurka jokatu dute, baina ondo ikusten ditut, oso joku azkarra duen talde gaztea da, posizionalean laburrago jokatzen dute, banakako kalitateaz baliatuz. Kanporaketa oso parekatua izango da eta oso polita. Defentsan, ondo sartu behar dugu, ea azkar kokatzeko gai garen eta, eraso egin ondoren, azkar ere egin behar dugu atzera”.

Taldeak bihar egingo bidaia. Autocares Davidekin Bordelera goizeko 9,40etan aterata Bidebietatik, Lyonera hegazkinez eta beste bizpahiru orduz autobuses Besançonera. Larunbat goizean entrenatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores