“Denboraldi berri bat hasten dugun bakoitzean egutegian beti ditugu markatuta bi data hauek eta Besançonera ilusioz beterik goaz” adierazi du Alba Menéndez kapitainak Bordelera zihoan autobusen zain.
super amara Bera Berak hegazkinez lotuko ditu Bordele ta Lyon eta errepidez 18ak aldera iritsiko da Besançonera, non bihar goizean entrenatuko da eta 20etatik aurrera European Leagueko Q3 kanporaketaren joanekoari ekingo dio, multzoen faserako txartela ematen duena, “emaitza on batetik itzultzeko”. Itzulera partida abenduaren 11n izango da Gascan (12,10etan).
Menéndezek badaki kanporaketa zaila izango dela. “Sailkapenean bederatzigarrenak izan arren, Frantziako liga oso indartsua da” ohartarazi du. super amara Bera Berak “jokalaria indartsuak izango ditu aurrean, guk baino kilo gehiago izan arren oso azkarrak dira”. “Lan itzela dugu aurrean” adierazi du kapitainak.
Eta harmailak kontra, izan ere hiru mila pertsonetik gertu espero dira bihar Palais des Sports Ghani Yalouz izeneko kiroldegian. “Eskubaloi giro eta zarata egotea guretzat ere positiboa dela” uste du kapitainak. Caja Rural Aula Valladoliden aurkako garaipena lortu eta gero bere taldea “gogotsu” ikusten du “Europa berezia da eta erakargarria”.
Bestetik, ESBF Besançon taldeak asteazkenean Metz indartsuaren aurka galdu zuen (33-24). Azpimarratzekoa da Alizée Frecon zentralaren itzulera, taldea zuzentzen duena baita frantziarra, Mairot sasoiko jarraitzen duela eta bigarren zatian Metz taldeari eutsi ziola.
Bulgariako Svetoslav Yovchev eta Zvezdelin Yonchev epaileek zuzenduko dute lehia eta EHF delegatua Felix Rätz suizarra izango da.