Bera Bera

Select your language

2013ko maiatzak 11. Guerreras Iberdrola Ligako azken jardunaldia. Bera Berari puntu bat balio zitzaion Castro Urdialesen pistan lehen aldiz Ligako txapeldun izateko denboraldi historiko bat borobiltzeko, Superkopa eta Kopa ere irabazi zituelako. Ikus bideoa.

Ezer berezirik egin gabe, titulurako lehian kokatu zen Bera Bera, Itxakoren proiektua urtu ondoren. Kopako orduko handiei gauzak zailtzen zizkien taldea izatetik– 2007ko eta 2009ko edizioak irabazi zituen –, titulu guztiak lortzeko faboritoetako bat izatera pasa ziren donostiarrak.

2011-12 denboraldia bikaina izan ze. Ambros Martinek zuzendutako Itxako handi haren aurka gol bakar batez galdu zuen Lizarran eta Bidebietan. Londreseko Joko Olinpikoetan brontzea lortu zuen Espainiako selekzioaren oinarri zen talde hura: Navarro, Carmen Martín, Macarena Aguilar, Barbosa, Begoña Fernández, Patri Pinedo, Barnó, Egozkue, Jessica Alonso, Nerea Pena eta Zulai Agirre, Tervel.. e.a. Altea Kopako finalean (26-35) ere Bera Bera gainditu zuen.

2012-2013 denboraldia

Kopako txapeldunordea eta Ligakoa lehen aldiz, lehiaketak txapeldun berria izango zuen ligari heldu zion faboritoen artean, izan ere Itxakok jokalari guztiak galdu baitzituen eta ahal zuen bezala osatu zuen taldea denboraldi hartan.

Jokalari hauek osatzen zuten taldea Bera Bera: Darly Zoqbi eta Yamiley Rodríguez atezain, Ziarsolo eta Pinedo ezker hegalean, Altuna eta Cardoso (De Castrorekin jokatu zuen) eskuinean, Eider Rubio, Vero Cuña eta Nagore Arizaga zentral moduan, María Núñez eta Silvia Ederra pibotean eta Patri Elorza, Nitsan Dunay eta Alba Menéndez alboetan. Reyes Carrerek zuzendu zuen taldea, eta Tati Garmendiak hartu zuen eskubaloi atalaren zuzendaritza, Amaia Ramirez ordezkatuz. Denboraldia Superkopako garaipenarekin hasi zen Itxakoren aurka Bidebietan jokatutako partidan. Historiako bigarrena.

Ligako txapeldunorde bezala, Bera Bera Viborgera joan zen jokatzera Champions Leagueko atarikoa, baina finalerdietan galdu egin zuen Vistal Laczpol poloniarraren aurka, handik hilabeteetara arantza kentzeko aukera izan zuelarik.

Danimarkatik bueltan, laugarren jardunaldian, Bera Berak berdindu zuen A Guardan (25-25), eta Alcobendasek eta Rocasak lidergoa hartu zuten partida guztiak irabazita. Handik 10 egunera iritsi zen Veronica Cuñaren lotailu gurutzatuko lesioa, denboraldi osoa galdu zuen galizarrak. Carrerek Esther Arrojeriari deitu zion, Bidebietara etorri berria eta lesio horretatik aterata zen usurbildarra, Elxera joan zena baina ez zuen jokatu. Bera Berak 22-21 galdu zuen Ana Martinezek penaltiz sartutako golarekin. Pradesek zuzentzen zuen Elchek Bera Bera aurreratu zuen sailkapenean eta donostiarrak laugarren ziren ligan Rocasa eta Alcobendas hiru puntura zituela.

Arrojeriak hurrengo jardunaldian egin zuen debuta Valentziaren aurka, Gascan jokatutako partidan, baina Ezkurdiak bezala, minutuak baino deialdi gehiago izan zituzten. Azaroan, Bera Berak Danubius Galati talde errumaniarra gainditu zuen Cup Winnners 'Cup txapelketan, eta azaroko geldialdira hirugarren postuan iritsi zen ligan, Elche puntu bakarrera zuela eta Rocasa, bira.

Denboraldiko partida erabakigarriena iritsi zen urte berriarekin. Rocasa vs Bera Bera Telden, 2013ko urtarrilaren 12an. Donostiarrek sufritu egin zuten, baina nagusi izan ziren partida osoan, Ziarsolok asmatu zuelako, besteak beste. Elchek Alcobendasen galdu zuenez, donostiarrek lidergora egin zuten jauzi 12. jardunaldian, eta ez zuten utzi txapelketa osoan.

Otsailean, Bera Berak 12 goleko tartea irauli egin zion Vistal Laczpol talde poloniarrari Errekopako final-laurdenetan sartzeko.

Eta otsailean, sufrimendu handiz, Bera Berak Kopa irabazi zuen Porriñon. Luzapenean Zuazori irabazi zion, finalerdietan Elcherekin partida irauli egin zuen eta finalean Rocasari eutsi zion (25-24).

Martxoan, Bera Berak 40 minutu estu zuen Thuringer, Bundesligako txapelduna, eta lau egunera Elche hartu zuen Bidebietan – 2013ko martxoaren 13a –, bigarren sailkatua, gipuzkoarrengandik puntu bakarrera. Bera Berak Gipuzkoako klubei dei egin zien eta Bidebieta bete zen, probintziako hainbat tokitatik iritsitako zaleei esker: Oñati, Zumarraga, Urnieta, Legazpi, Elgoibar, Usurbil, Zumaia, Errenteria... Giro apartarekin, Bera Berak ondo ekin zion partidari, atsedenaldira 13-10 heltzeko. Bigarren zatia hasi eta berehala apurtu zuen lehia (34 ': 17-10) eta amaierara arte eutsi zion abantailari (24-18). Bera Berak hiru puntuko aldea zuen Elchekiko eta average delakoa alde.

Baina hurrengo jardunaldian Valentzian galdu zuen lortutako aldea (25-23). Halere, ez zen beste ezustekorik izan eta azken-aurreko jardunaldian, Bidebietan (35-17) Rocasa garaitu zuen, oraindik txapeldun izateko aukeraren bat zeukana. Partida horretan, Reyes Carrerek eta Eider Rubiok, erretiratuko zirenak, txalo beroak jaso zituzten. Liga Castro Urdialesen erabakiko zen.

Astea luzea izan zen, baina taldea konzentraturik heldu zion helburua lortzeko. Nahiz eta partida hasiera traketsa izan, defentsari esker, Bera Berak aldea ireki zuen eta Castro Urdinales erraz gainditu zuen (18-32). Ligako lehen titulua zen.

Golegile nagusiak: Matxalen Ziarsolo (148 gol) eta Eli Pinedo (129 gol) izan ziren golegile nagusiak Ligan, ondoren Elorza (94), Eider Rubio (81) eta Libe Altuna (60).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores