Bera Bera

Select your language

Bihar 19:00etan lehen mailako konpetizioa Bidebietako Polikiroldegira bueltatuko da, bi aste eta gero. Oraingoan ligako seigarren jardunaldia ospatuko da, non Bera Berak BM Alcobendas taldea jasoko duen. Etxekoak, sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko, garaipen berri bat lortzeko esperantzarekin irtengo dira. Hala ere, ez dute erraza izango. Alcobendas oso talde indartsua da, eta aurten iazko tendentzia positiboari jarraipena ematen ari zaio. Orduan Bera Berak ezin izan zion ez etxean ez kanpoan irabazi. Aurten kalitatezko fitxaketak egin dituzte, eta besteak beste, Cleba Leon-en kantxa zailean garaipena lortu dute. Itxakok ere, izerdia bota behar izan zuen lehen jardunaldia talde madrildarra gainditzeko. Bera Berak ere lan mordoa egin beharko du. Hirugarren sailkapen nagusian, donostiarrek lan ona egin dute astean zehar entrenamenduetan. Emaitza onek lasaitasuna ematen dute, eta jokalariak oso zentratuak egon dira. Partidu honetarako Anna Punko izango da baja bakarra. Pibot-a pixkanaka bere lesioaz hobetzen doa, baina oraindik ez dago taldearekin aritzeko moduan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores