Bartzelonara duela sei urte joan zen ikasketak direla kausa eta bost denboraldi KH7 BM Granollersen eta beste bat Toulousen, Frantziako D2an, egin eta gero, Elene Vázquez (Donostia, 1999) bueltan da Bidebietara eta, super amara Bera Beraren aurredenboraldia uztailaren 26an egingo badu ere, euskal ligako taldearekin jokatuko du.
Ez da zorterik egon Q3 zozketan, gaur goizean Vienako EHFko egoitzan burutu dena. Super amara Bera Berak Norvegiako Sola HK gainditu beharko du European Leagueko multzoen fasean jokatu ahal izateko, aurkari gogorra, iaz Rocasa kanporatu zuena eta Camila Herrem erreferentzia moduan duen taldea. Azaroaren 12an joanekoa Norvegian eta 19an, itzulera Donostian.
Espainiako junior mailako selekzioak Lituanian ospaturiko W19 EHF Championship irabazi zuen atzo Feroe Irlak (34-23) gaindituta. Lyndie Tchaptchet finaleko jokalaririk onena izendatu zuten eta Carmen Arroyorekin batera, txapelketako zazpi onenen artean sartu zuten.
Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur jakinarazi du XXIII Superkopa Donostian jokatuko dela, aurten nobedade batekin, izan ere, aurreneko aldiz Iberiar izaera izango du, Portugaleko Benfica eta Madeira taldeak ere super amara Bera Bera eta Costa del Sol Málagarekin lehiatuko baitira.
Ambros Martin Espainiako hautatzaileak 20 jokalariko zerrenda osatu du Errumanian uztailean bi lagunarteko jokatzeko. super amara Bera Berako Maitane Etxeberria, Esther Arrojeria eta Laura Hernandez dira deialdian.