Harrobiarentzat oso asteburu garrantzitsia. Bera Bera Urdina taldea, kadete nesken mailan finalerako txartela lortu du, hortaz larunbatean Usurbilen Zumaiako Pulpo izango du aurrean. Bestetik, Bera Bera Urdina jubenil nesken taldea, berdinketari esker bere multzoko aurrena gelditu da eta promozioari ekingo dio asteburu honetan.
Emaitzak:
Infantil neskak Aiala A 16-31 Bera Bera Urdina
Bera Bera Laranja 29-21 Ereintza Aguaplast
Bera Bera Txuria 19-18 Urnieta Kamox P.
Infantil mutilak Bera Bera Urdina 10-40 Pitch Bidasoa A
Kadete neskak Bera Bera Laranja 25-22 Tolosa B
Bera Bera Urdina 16-11 Aloña Mendi A
Kadete mutilak Leizaran Imatel 27-28 Bera Bera Urdina
Ereintza Todo T. 34- 16 Bera Bera Laranja
Jubenil neskak Bera Bera Laranja 21-26 Leizaran Lanbroa
Bera Bera Urdina 28-28 Ttakun T. Pulpo
Senior neskak Bera Bera 31-22 Aloña Mendi
Emakumezkoen eskubaloiko ohorezko mailan eginiko 27 denboraldiatik, Bidebietan egoitza duen taldeak ez du inoiz lehenengo itzuliko partida guztiak irabazi. SD Bidebieta gisa 1994-95 denboraldi bezalako urte onak egon ziren, hamabi partidetako hamar garaipen eskuratu zituen orduan taldeak eta liga bi multzoetan banaturik zegoenean. Bera Bera moduan, talde honek Imanol Álvarezek eta Martin Larrañagak zuzendu zuten taldea aurreneko 11 partidaren jabe izan zen.
Hortaz, Super Amara Bera Berak lau puntuko aldea du Mecalia Atlético Guardesekiko, Rocasarekiko sei eta zortzi Prosetecnisa Zuazo Barakaldo eta Godoy Maceira BM Porriñorekin. Montse Pucheren taldea da golegile nagusiena (378), partidako 29 golekin, eta gol gutxien jaso dunea (266) norgehiagoka 20 golekin. Iazko denboraldiarekin konparatuz gero, aurten Super Amara Bera Berak bederatzi gol gehiago sartu ditu eta hamar gehiago jaso.
Arrojeria, golegile nagusiena
Pinedo eta Ziarsolo jokalarien errotiroa dela eta, gola egiteko ardura are gehiago zabaldu da. Esther Arrojeria da golegile nagusiena 58 golekin, ligako azkeneko zortzietan bataz beste bost gol sartuz. Usurbilgo zentraletik gertu, Alicia Fernández (54), ondoren hegaleko beste bi: Aramendia (44) eta López (43), eta Menéndezek (40) eta Sansek (33) osatzen dute zerrenda nagusiena. Talde golegilena izan arren, ohikoa da golegile nagusien zerrendan taldeko inor agertzea, eta aurten gauza bera, Arrojeria 19. da.
Une zailak gainditu
Superkopak eta Txapeldunen Ligako atarikoa izan ziren Super Amara Bera Beraren aurreneko helburuak eta hasierako bi partida liga estu joan ziren, Aula Valladolid gainditu zuen Bidebietan (26-23, 55. Min: 23-22), Elxen gauza bera: 27-29, 59 min: 27-28 eta Alcobendasen (22-25, 50 min: 18-20).
Montse Puchek 18 jokalari erabili ditu gaur arte, Bera Berakin debuta egin dutelarik Andrea Zaldua eta Nagore Odriozola –Temprano ordezkatu zuen irailean – eta Estitxu Berasategi usurbildarra, larunbatean, aurreneko partidan hiru gol egin zituen jokaturiko 15 minutuetan.
Zugarrondok erantzun ona eman zuen lau partidetan Temprano baja zegoela –gainera, bikain aritu zen Superkopan eta Rocasaren aurka ligan- eta Super Amara Bera Berak ere bajas garrantzitsuei aurre egin die Martínez –urrti amaieratik apirila arte – eta Elorza ere bai –Alcobendasen eta Guardésen aurka ez zuen jokatzerik izan-.
Partzialak, penaltiak eta kanporatuak
Partida guztiak ez ezik, Super Amara Bera Berak partzial gehienak ere irabazi ditu lau izan ezik: berdinduta iritsi zen atsedenaldira Elxen eta Alcobendasen, bigarren zatia berdindu zuen Aularekin Bidebietan eta partzial bakarra galdu du, bigarren zatia Barakaldon (11-10).
Bestetik, Super Amara Bera Bera 53 aldiz zigortu dute, partidako lau jokalari bi minutuz kanporaturik, iazko antzera. Eta zortzi penalti gutxiago adierazita, alde nahiz kontra, %80ak sartuta eta atezainek bostetik bat geldituz.
Iaz bezala, Valladolideko bidaia zoragarri izan zelarik, hiriarekin gozatuz, gastronomiarekin harrituta eta partidan animatuz bikain jolastu zuen taldeari eroso irabazi zuela Huerta del Rey pistan (16-31), aurten ere Erreka Laranja Peñak otsailaren 4rako prestatu du bidaia.
Autobusa Bidebieta kiroldegitik irtengo da larunbatean bertan 7,30etan eta norgehiagoka ostean itzuliko da, partida 19etan hasiko da Huerta del Rey kiroldegian.
Erreka Laranja Peñako bazkideek 20 euro ordainduko dute, sarrera barne, bazkideen semeak bezala (16 urte azpikoek). Aldiz, bazkide ez dena 30 euro ordaindu beharko du, sarrera barne, eta gazteek (16 urte arte) 25 euro. Izena emateko epea otsailaren 1ean amaituko da eta Erreka tabernan egin daiteke: telefonoa 943397996.
Super Amara Bera Bera gaur arratsaldean lehenengo itzulia garaipen guztiekin amaitzea lortu du Bidebietan Esencia 27 ULE Cleba León (25-15) gaindituta. Halere ez du partida ona egin, baloi ugari galdu ditu eta onena izan da jokalari guztiek jokatzeko aukera izan dutela, gazteenak erantzun ona eman dute eta Estitxu Berasategik hiru golekin egin du debuta.
Izan ere, partida hasieran akats ugari egin du taldeak, defentsak Leongo taldeari hutsunerik ez dio utzi baina kontraerasoan huts egin dute gipuzkoarrek, jaurtiketak langara bidaliz, baloia galduz edo Palomino hasieran eta ondoren Vidal del Palacio atezainekin topo egin dute. Arrojeriak asmatzen jakin izan du Leongo defentsa gainditzen.
Baina Esencia 27 Cleba León taldeko lehenengo lerroak Lozano, Martínez eta Viñuela jokalariekin ezin zuen donostiarren defentsarekin. Super Amara Bera Berak oso partida zailak izan ditu urte hasieran Rocasa eta Prosetecnisa Zuazorekin baina Puchek Barakaldon atera zuen zazpikoa errepikatu du Temprano Zugarrondoren ordez jarrita. Cañok bere taldeko lehen gola egin du 10. minutua pasaturik baina gipuzkoarren tartea txikia zen, sei kontraerasoetan huts egin ondoren. Halere, Arrojeria, Menéndez eta Sans aldea zabaldu dute (18. min. 7-2).
Felipe Verde entrenatzaileak partida gelditu du eta bere taldeak bi gol sartu ditu Ocáriz eta Méndez jokalarien bidez. Ostean Puchek eserlekua mugitu du Lizarbe Aramendia ordezkatuz, minutuak Múgicari eskainiz, López Etxeberriaren ordez, Elorzak defentsa sendotu du eta Super Amara Bera Bera 4-1 partziala lortu du Arrojeriaren barneraketa batekin, Lizarberen kontraerasoa, Múgicaren gola eta beste bat pibotean Ederrarekin, atsedenaldira 11-5 iritsita.
Bigarren zatian, Super Amara Bera Berak tartea ireki du Marta López eta Arrojeria (16-8, min 46) asmatu dutelako eta Montse Puchek Estitxu Berasategi atera du, ohorezko mailan debuta eginez, 17 urteko jokalaria udan Bera Berara etorri zena baina abendura arte Usurbilekin aritu dena utzita.
Bigarren jokaldian, alboko jokalariak ez du zalantzarik izan, baloia hartu, botea egin, hiru urratsa eta barrura. Hurrengo jokaldian bi minutu kaleratu dute baina itzuleran beste bi gol sartu ditu, bat barneraketan Cleba Leóngo defentsa irekita zegoela eta bestea, kontraerasoan. Andrea Zalduak ere minutuak izan ditu baina jaurtiketa egiteko aukerarik ez du izan.
Hortaz, helburua beteta, lehenengo aldiz garaipen guztien jabe lehenengo itzulian.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 25, Esencia 27 ULE Cleba León 15
Super Amara Bera Bera 25 (11+14): Temprano, Etxeberria (1), Menéndez (2), Arrojeria (5), Sans (1), Fernández (3) eta Aramendia (1) –titular- Ederra (1), Elorza (1), Múgica (2, 1p), López (4), Lizarbe (1), Berasategi (3), Zaldua eta Zugarrondo (o.a.)
Esencia 27 ULE Cleba León 15 (5+10) Palomino (1), Caño (4), Lozano (1), Viñuela, Camejo (1), Martínez (1) eta Ocáriz (1) –titular- Méndez (4), González, Mazza (1), Vara (1), Rodríguez eta Vidal del Palacio (o.a.)
Epaileak: Enric Escoda eta Roland Sánchez (Catalunya)
Kanporatuak: Sans, Berasategi eta Aramendia Super Amara Bera Beratik eta Camejo (3, gorria 48. min) Esencia 27 ULE Cleba Leónetik.
Partzialak: 2-0, 3-0, 4-2, 7-2, 8-4, 11-5 –atsedenaldia- 12-5, 14-7, 16-8, 20-10, 23-11 eta 25-15
Super Amara Bera Berak bihar larunbata (18etan) lehenengo itzulia garaipenarekin itxi nahi du Itxako eta Rocasa onenen pare jartzeko, nafarrek 2008-09, 10-11 eta 11-12an eta iaz Rocasak ligako aurreneko 13 partida irabaztea lortu zituztenak, Espainiako federazioko web orrialdean eskura dauden datuen arabera.
Horretarako, Super Amara Bera Berak Bidebietan (Enriq Escoda eta Roland Sánchez, Catalunya) Esencia 27 ULE Cleba León gainditu beharko du, Loterías Ligako sailkapena ixten duen taldea. Halere, etenaldiak aldaketa ugari izan dituena, bere maila igo dutena, antza. Batetik, Felipe Verde da entrenatzaile berria eta, bestetik, Soraya García jokalaria itzuli da Leongo taldera eta Martina Mazza alboko argentinarra fitxatu du. Urteko lehen partidan Prosetecnisa Zuazoren aurka bertako taldeak berdinduta zuen lehia partida amaitzeko hiru minutu falta zirela eta lehengo astean aurreneko garaipena eskuratu zuen Mavi Nuevas Tecnologías (27-24) taldearen aurka, gola egiterakoan jokalari ugari azalduz: Lozano, Ayling Martínez, Caño, Méndez eta Soraya García.
Ezkurdia, baja
Montse Puchek Uxue Ezkurdiaren baja izango du, sudurrean haustura txikia duena lehengo larunbatean Lasesarreko zoruaren kontra kolpea hartu eta gero. Hortaz, Lizarbe edo Husillos aukeratzen zalantzan dago Puche, izan ere, bigarren taldeak 20etan izango baitu hitzordua Bidebietan bertan.
Urteari landutako bi partidekin ondo baino hobeto hasiera eman ostean, Rocasa eta Prosetecnisa Zuazoren aurka, Super Amara Bera Berak ez du despisterik nahi, jakin badakielako aurtengo Loterías Ligan sorpresetarako aukera dagoela, Rocasak Gijonen galtzeaz gain Telden Aularekin porrot egin zuen eta Alcobendasen etxean Granollersen aurka baina gol kopuru eskasa izan zen harrigarriena.