Aurretik infantil mailako hiru partida Zarauzko Antonianosen (10,30etan) Amenabar C vs Bera Bera Urdina mutiletan, Usurbilen (11,30etan) Udarregi B eta Bera Bera Laranja taldeen artean nesketan eta Pasai Donibanen (13etan) Ereintza Todo Terreno eta Bera Bera Txuria. Bestetik, Mundakako Isla-kale kiroldegia arituko da euskal ligako senior taldea 17etan Urdaibai ETren aurka.
Igandean, Bidebietan 9,30etan Bera Bera Urdina infantil mailako nesken taldeak Bacalaos Alkorta Elgoibar izango du aurrean. Kadete mutiletan, bi partida La Sallen eta Bergaran. 10etan Bera Bera Laranjak Egia Carnicería Joserra hartuko du eta 11,30etan, Bergara vs Bera Bera Urdina.
Gainera Iruñeako Superkopa eta Bera Berak Donostian antolatu zuen Txapeldunen ligarekin koinziditu zuena. Hortaz, Puchek onartu du “Aularen aurka Bidebietan eta batez ere Elxen sufritu ostean, indartu gara eta baja garrantzitsuak gainditu ditugu, Temprano, Martínez eta Elorzarenak.
“Pozik” 18 jokalari erabili duelako lehenengo itzulian, “meritua beraiena da guztia ematen dutelako eta horregatik adierazi nahi diet guztiak direla garrantzitsuak, minutu asko edo gutxi jokatu arren”. Azkena, Estitxu Berasategi, “berezko dohaiak ditu, fisikoki oso ondo dago, aurtengo denboraldian transizioa biziko du, zer hobeto badauka, oso ondo moldatu da taldera eta erasoan nahiz defentsan bere ekarpena handia izango da”.
Bihar larunbata Super Amara Bera Berak bigarren itzuliari helduko dio Valladoliden, Huerta del Rey kiroldegian (19etan, Pablo García –Andaluzia- eta Juan Manuel Vinagre –Extremadura). Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa taldeek etxerako lanak egin dituzte aste honetan Málagan eta Valentzian, hortaz, presioa donostiarrek dute orain. Aula Valladoliden aurkako partida guztiak irabazi arren, Puchek jakin badaki “partida zaila da, baloia gustoko duen taldea baita Aula, azkar jokatzen du, 2x2 pibotearekin ondo egiten du, zalegoek estutzen dute…”. Horregatik, bere esanetan, “Aularen dohaiak arindu behar ditugu defentsan” eta erasoan Super Amara Bera Berak “lan ona egin dezake defentsa delako arlorik ahulena – Loterías ligako gol gehien jasotzen duen hirugarren taldea – halere, balantze ona egin behar dugu”. Horretarako, Ligako azken deialdi bera errepikatuko du.
Usurbilekin adostasunera iritsita, jokalaria abuztuan iritsi zen Super Amara Bera Bera, aurredenboraldia burutzeko eta utzita herriko taldean aritzeko. Berasategik Egiako txapelketan minutu batzu izan zituen eta Bera Berarekin udazkenean astean bi aldiz entrenatzen zen. Ana Martínezen lesioa dela eta Puchek gaztearentzat lekua ikusten zuen. Berasategik hiru urterako hitzarmena sinatu zuen, ostean Euskadiren jubenil mailako selekzioarekin konzentraturik egon zen, Estatuko lurraldeen arteko txapelketa prestatze aldera eta brontzezko domina ekarri zuen Bera Berako Elene Vázquez eta Maddi Gorostidi jokalariekin batera.
Usurbilekin zilarrezko mailan hiru partida baino jokatu arren, Puchek lehenengo taldean kokatu du Berasategi, azkeneko urtetan etorkizuneko gipuzkoarren zerrendan gehitu da usurbiltarra. Esencia 27 ULE Cleba León taldearen aurka Andrea Zaldua eta Eider Lizarbe ere aritu ziren, donostiarrak euskal ligako taldearekin jokatzen du, halere, Super Amara Bera Berak jokatu dituen 18 partidetatik hamabi deialdietan egon da. Ezkurdia, Arrojeria, Etxeberria, Múgica finkoak dira eta batez ere Menéndez, zortzigarren denboraldia betetzen ari baita.
Eider Rubio, Libe Altuna, Nagore Arizaga, Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedoren erretiroak direla eta, Bera Berak transizio lasaia burutu du, izan ere, aurtengo denboraldian Puchek erabilitako 18 jokalarietatik, bederatzi gipuzkoarrak dira. Horrez gain, Udane Rodríguez eta Nagore Odriozola –lesionaturik jarraitzen du- hirugarren atezain dira, Ainhoa Etxeberria San Adrián utzita dago zilarrezkoan, Errotabarriko Ane Encina legazpiarra astero Bidebietara doa entrenatzera eta bigarren taldean dira Lur Errekondo eta Maialen Husillos, besteak beste, eta jubeniletan Elene Vázquez, Irati Kamio edo Anne Gorostidi.
Bera Beraren proiektua gipuzkoar eta euskaldunen talentuan kokatzen du, internazionaleko jokalarien inplikazio eta ekarpenei esker aurrenak hobeagoak egingo ditu eta talde lehiakorra.