Goizean Zarautz eta Irunen arituko dira infantil mailako bi talde; arratsaldez Bidebietak hiru partida hartuko ditu: jubenil taldea 16etan, Loterías Ligakoa 18etan eta euskal ligako senior taldea 20etan. Horrez gain, beste bi partida Errenteria eta Zumaian eta igandea, beste lau.
Ordutegiak:
Larunbata, urtarrilak 28:
Zarautz 10,45 Infantil neskak Aiala A vs Bera Bera Urdina
Irun (Uranzu) 11,15 Infantil mutilak Bera Bera Urdina vs Pitch Bidasoa A
Bidebieta 16,00 Jubenil neskak Bera Bera Laranja vs Leizaran Lanbroa
Errenteria 16,00 Kadete mutilak Ereintza Todo T. vs Bera Bera Laranja
Zumaia 16,30 Jubenil neskak Bera Bera Urdina vs Ttakun T. Pulpo
Yoldi 19,30 Kadete neskak Bera Bera Laranja vs Tolosa B
Bidebieta 20,00 Senior neskak Bera Bera vs Aloña Mendi
Igandea, urtarrilak 29
Bidebieta 10,00 Kadete neskak Bera Bera Urdina vs Aloña Mendi A
Pasai Donibane 10,30 Infantil neskak Bera Bera Laranja vs Ereintza Aguaplast
Andoain 10,30 Kadete mutilak Leizaran Imatel vs Bera Bera Urdina
Pasai Donibane 11,50 Infantil neskak Bera Bera Txuria vs Urnieta Kamox P.

Sabino Arana Fundazioak igandean Bilboko Arriagan egingo duen ekitaldian Bera Berako jokalari eta kapitain ohi Matxalen Ziarsolo sarituko du “bere kirol-ibilbide bikainagatik, koloreei eskainitako leialtasunagatik eta kirol-balioen arloan eredugarria izateagatik”.
Sabino Arana sarien XXVIII. edizioa izango da aurtengoa. Matxalen Ziarsolorekin batera saridunak izango dira: Pedro Luis Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta Ekonomia Itunaren aita; Orbea sozietate kooperatiboa; EGIBIDE “Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa”; Tolosako Ekinbide Etxea eta “Guernica” margolanak —garrasi lazgarria, bakearen ikur-.
Bera Berako jokalari ohiak kirol ibilbidean lorturiko arrakastak goraipatzeaz gain, Sabino Arana Fundazioak Matxalenen “giza kalitatea” txalotu du “horren erakusgarri, estimu handia diote aldagelaren barruan nahiz aldagelatik kanpo”.
2017 urteari hasiera ona eman ostean, lidergoa sendotzeko bi garaipen lortuta, gainera Rocasarekiko aldea sei punturu jarriz, Super Amara Bera Berak lehenengo itzuliari amaiera jarriko dio larunbatean Bidebietan Esencia 27 ULE Cleba León hartuz, hiru partidetako hiru zikloei hasiera emanez, hau da, Loterías ligako hiru jardunaldi jokatu eta hurrengoa, atsedena.
Horrela, larunbatean (18etan) ligako azken sailkatuarekin arituko da Super Amara Bera Bera, ligako aurreneko garaipena lortu zuena lehengo larunbatean. Ostean, Valladolidera egingo du bidaia, Telden irabazi ostean eta Zuazorekin aurka jokatu eta gero Aula egongo da zain, Bidebietan estu hartu zutelarik donostiarrak. Elche Mustang taldea izango da Bidebietatik hurrengoa, otsailaren 11n (18etan).
Kopako txapeldun gisa, zortziko finala antolatzen duen taldea bezala, final-zortzirenak saihestu ditu Super Amara Bera Berak, hortaz otsailaren 18ko asteburuan atsedena hartuko dute gipuzkoarrek. Aitzitik, Guardés eta Rocasak, Kopari ez ezik –galizarrak Gijonen eta kanariarrak Leonen- Challengeko kanporaketei heldu beharko diete.
Otsailaren 25ean, Super Amara Bera Bera Valentziara egingo du bidaia, martxoaren 4an KH7 BM Granollers hartuko du Bidebietan eta Málagan jokatuko du astebete beranduago (martxoaren 11n), Loterías Ligak biziko duen beste etenaldi aurretik, oraingo honetan selekzioen astea delako Europan.
Hortik Aste Santura, beste hiru partida: Mavi Nuevas Tecnologías debuta egingo du Bidebietan (martxoaren 24ean, 18etan), Super Amara Bera Berak lehenengo aldiz Madriden jokatuko du BM Base Villaverde taldearen aurka eta Helvetia Alcobendas hartuko du apirilaren 8an (18etan) Liga amaitzeko bost partida falta direla.
O Porriñoko Kopari heldu aurretik, Super Amara Bera Berak A Guardan jokatuko du Mecalia Atlético Guardésen aurrean, Loterías Ligako partidarik erabakienetarikoa. Txapelketa berriro geldituko da apirilaren 28tik 30era bitartean, hiru egunetan hiru partida formatoan: ostiralean, final-laurdenak; larunbatean, finalerdiak eta igandean, finala.
Maiatzeko larunbatean Loterías Ligako geldituko lirateke lau jardunaldiak jokatuko dira. Super Amara Bera Bera BM Porriño eta Prosetecnisa Zuazo hartuko ditu, tartean Teldera egingo du bidaia eta Leónen itxiko du Liga, non txapeldun gisa jokatu ditu bi aldiz azkeneko hiru urtetan.
Bera Bera Eskubaloia da ¡Escalera de favores’ delako ekimenean parte hartuko duten Donostiako zortzi taldeetako bat, San Marti Merkatuko bezeroei erosketak eramaten laguntzeko sortu dena.
San Marti Merkatuak duen pertsonen kopuru altuaren eraginez bi igogailu ez dira nahikoak zerbitzu on bat emateko. Hortaz, Nerea Aranburu gerenteak adierazi du “asmoa da hirugarren igogailu bat kokatzea bertan eta horretarako bakarra utziko dugu martxan”. Eragozpenak ekititze aldera Donostiako zortzi kluben inplikazioa medio bezeroek erosketekin laguntza eskatzeko modua izango dute parkinean edo kanpora ateratzeko.
Ondorioz, klubeko ordezkatiak ‘Personal Bolser’ bihurtuko dira, bertan Bera Berako eskubaloi eta errugbiko sekziotak tarteko, aurrekenek otsailaren 6tik 18ra bitartean egingo dute zerbitzua eta errugbikoek itxiko dute berau maiatzean.
Horrela, -1 solairuan Super Amara parean, stand moduko bat jarri da talde bakoitzaren informazio gunea gisa.
Tati Garmendia arduradunak eskertu du “San Marti merkatuari horrelako ekimen berritzailea pentsatzeagatik, klubei gure baloreak zabaltzen ere eskaintzen diguna”.