Susana Parejak 16 jokalari deitu ditu Guadalajan burutuko den konzentraziora martxoaren 12tik aurera. Bi lagunarteko jokatzeko aukera izango dute, martxoaren 14ean Carlos Viver zuzenduko duen selekzio nagusiaren aura eta bertan bat egingo dute Judith Sans, Alicia Fernández eta Maitane Etxeberriarekin. Estitxu Berasategi, bestetik, Jorge Dueñasen junior mailako selekzioarekin arituko da, hortaz, Montse Puche zortzi jokalariekin geldituko da Bidebietan, Málagatik bueltan eta Helvetia Alcobendas hartu aurretik.
Madrilen martxoaren 5ean egon beharko duenez, Usurbiltarra SUPER AMARA Bera Berak Málagan martxoraren 11n jokatu behar duen partidan baja izango da.
Usurbilgo alboko jolalariak aste honetan konzentrazioa burutu du José Ignacio Prades selekzionatzailearekin, halere, Jorge Dueñas eta Verónica Cuadrado dira junior mailako selekzioaren ardura hartu dutenak, Eslovenian aurten burutuko duen Europako txapelketan egoteko helbutu duena. Espainiak horretarako Galizan Errumanía, Islandia eta Lituania selekzioei aurre egin beharko die.
Aurrean Canyamelar Valencia, puntuen premia duen taldea, azkeneko sei lehiak galdu dituena Kopakoa barne eta jaitsiera postuekiko zuen tartea murriztua ikusi duena, izan ere Base Villaverde puntu bakar batera du eta Esencia 27 ULE Cleba León, bira.
Patri Alonso, Nitsan Dunay, Nagore Saenz eta Asencio gaztea dira erasorako erreferentziak. Bestetik, Montse Puchek 15 jokalariekin egingo du bidaia Autocares Davidekin, Estitxu Berasategi junior mailako selekzioarekin egon arren deialdian sartu du, Donostia Eider Lizarbe utziz. Pucheren asmoa da “joku eta sentsazio onak berreskuratzea”. Partida Canyamelar Valencia vs SUPER AMARA Bera Bera linkan ikusgai izango da.
Asteak albiste ugari eman ditu, batetik, Tati Garmendia Espainiako zuzendaritza batzordeko kide izendatu dute eta selekzioetako deialdi ezberdinetan SUPER AMARA Bera Berako zortzi jokalari daude: Alicia Fernández, Judith Sans eta Maitane Etxeberria, gorenean; Susana Parejak zuzenduko duen B selekzioan Esther Arrojeria, Alba Menéndez, Marta López eta Leire Aramendia eta Estitxu Berasategi Jorge Dueñasen junior taldean.
Aurkezpen ekitaldian hautatzaile kataluniarrak 17 jokalariez osaturiko zerrenda ezagutzera eman du, martxoaren erdialdean burutuko baitu aurreneko konzentrazioa. Deialdian dira SUPER AMARA Bera Berako Judith Sans, Maitane Etxeberria eta Alicia Fernández eta Espainaiko selekzioak Errumanian bi lagunarteko jokatuko ditu martxoaren 17 eta 19an.