SUPER AMARA Bera Berako hiru jokalari Mundialera abiatuko dira aste honetan larunbatean debuta egiteko, Alemanian abenduaren 1etik 17ra bitartean ospatuko dena.
Bost egun jai izan ostean, SUPER AMARA Bera Bera entrenaldietara itzuliko da gaur. Montse Puche prest dauden jokalariak deitu ditu 19,30etara Bidebietan, Estitxu Berasategi barne, Imanol Álvarezekin junior mailako selekzioarekin egindako konzentrazioa amaituta.
Asteburu iluna harrobiarentzat, bederatzi partidetatik hiru garaipen besterik lortu ez zituelako: kadete nesken Laranja, Lacturale jubenil eta senior taldeenak, hain zuzen. Horrez gain, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko puntu morea erakutsi zuten jokalariek.



































