Emakumezkoen senior mailako Euskal Ligako lauko finala hartzeaz gain, Bidebietan jokatuko dira larunbat goizean harrobiko beste bi partida. Batetik, 10,30etan emakumezkoen infantil mailan, Bera Bera Laranjak Hernani B hartuko du eta 12etan, mutilen kadete mailan, Bera Bera Laranjak Amenabar C.
Aurretik, Errenterian 10,30etan, Ereintza Aguaplast eta Bera Bera Txuria elkarren aurka arituko dira infantil nesketan eta 11etan Orion, maila berean Orioko Ikastolak Bera Bera Urdina hartuko du.
Igandean 10etan Oñatin, Aloña Mendi A taldeak Bera Bera Urdina hartuko du kadete nesketan.
Euskal ligako lauko finala
Larunbateko Mecalia Atlético Guardés vs SUPER AMARA Bera Bera partidaz gain, asteburuko plater nagusiena fase finala izango da, Bidebietan burutuko dena, Euskadiko senior maialan emakumeezkoen txapelduna adieraziko du eta zilarrezko mailan aritzeko igoera faserako bi txartel.
Ostiralean 17etan Aiala Zarautz eta Indupime Basauri arituko dira; horren ostean, 19etan, CB Jarrilleras eta Bera Bera. Larunbatean, 18etan bizkaitarren arteko derbia eta 20etan gipuzkoarren artekoa eta igandean, 10etan, Aiala Zarautzek CB Jarrilleras izango du aurrean eta 12etan Bera Berak Indupime Basauri hartuko du.
Ustekabe gehiago donostiarrentzat. Kasu honetan Loterías Ligako partidarik garrantzitsuena ez du jokatzerik izango Patricia Elorzak. Helvetia Alcobendasen aurkako partida ostean hanketako muskulu bikian, Aste Santuko atsedena eta gero begiratu diote eta zuntz haustura antzeman diote. Hortaz, larunbatean Mecalia Atlético Guardésen aurkako partidan baja izango da gazteiztarra eta akaso apirilaren 29an hasiko den O Porriñoko Kopan ere bai.
Montse Pucherentzat beste eragazponen bat A Sangriñako partidarik erabakigarriari begira. SUPER AMARA Bera Berako entrenatzailea Ana Martínezen itzulerarekin pozik zegoen, halere, kontuan hartu behar da urriaren 15etaik jokatu gabe dagoela elxetarra, nahiz eta atzo berak adierazi “oso ondo nago eta aste hauetan taldearekin sentsazioak hartu ditut”. Hortaz, Bidebietan jokatu zen norgehiagokaren ia pare, SUPER AMARA Bera Berak orduan Elorza eta Martínezen bajak izan zituen eta orain, berriz, Arrojeria, Fernández eta Elorzarenak.
Bestetik, taldeak bere lan saioekin jarraitzen du eta gaur entrenaldi-partida burutuko du Egiako mutilen senior taldearen aurka. Bihar ostegunen azken lan saioa Donostian eta ostiralean Autocares Davidekin Galizara bidaia non entrenaldia 19etan burutuko duen.
Alba Menéndez kapitainak eta Ana Martínez, larunbatean A Guardan berriro itzuliko den jokalaria gaur txigarretan eta bi txuleta tarteko Zarauzko Gesalaga enpresan taldea Loterías Ligako plater nagusirako prest dagoela adierazi dute. SUPER AMARA Bera Berak bigarren sailkatu Mecalia Atlético Guardési egingo dio bisita bi puntuko aldea duela bost partiden faltan eta O Porriñoko Kopa atarian.
Menéndez eta Martínez parrillara gerturatu dira txuletak erretzea, A Sangriñako infernuko giro beroa kontrolatzen lagunduko dielakoan eta haragiarekin bezala, José Luis Gesalaga gerenteak adierazi bezala, “kanpotik ondo markaturik eta barrutik goxoa behar du”. Gesalagak Okelan markarekin saltzen du haragi hau.
Ligari heltzeko asmoz, Menéndez eta Martínezek taldea “irrikan” ikusten dute “partida noiz hasteko zain” ETB4 eta streming bidez jarraituko duguna 18etatik aurrera.
Kapitainak adierazi du SUPER AMARA Bera Berak “motibaturik gaude denboraldia jokoan jartzen dugun partidei heltzeko”. “Lesioek eragindako kolpeari buelta eman diogu eta orain gola egiteko ardura banatuago dago” onartu du zarauztarrak.
Alba Menéndezek gogoratu du “gure eskuetan dago, gauzak ondo eginez gero Liga irabaziko dugu, beraiek dira nahitanahiez garaipena lortu behar dutenak Liga nahi badute”.
Ana Martínez jokalariak, kapitainak “fitxajea” dela aipatu du barrez. Elxetarra “oso ondo” dagoela adierazi du. “Medikuak alta eman zidanetik, bi aste hauek sentsazioak berreskuratzeko erabili ditut eta partida, estua izango dena, jokatzeko irrikan nago”.
Bere ustez, lesioak aparte utzita “gehiago ezin dugu eskatu”, izan ere, “Guardesek baino bi puntu gehiago ditugu, beraiek maila altu eman dute eta guk irabazi nahi dugu eta guztia eman behar dugu”, horreterako giroari aurre egin behar diote “beraiek zortzigarren jokakaria dutelako”.
Ana Martínezek ezagutzera eman du taldekide batek “denboraldiko onena jokatzeko prest jartzea: Guardés, Kopa, Porriño, Rocasa…” ‘leporatu’ izanak. Presioaz galdeturik, bere esanetan, “balantza bat jarriz gero gure alde egingo luke horrelako finalak eta partida estuak jokatzeko eskarmentu handiago dugulalo, iaz Kanarietan bezala”. Larunbatean Guardes “kementsua” espero du, “gure joku azkarra oztopatzen saiatuko dena”.
Bera Berak irabazi dituen lau txapelketetan (2013, 14, 15 eta 16an) hainbeste garaipen ez zituen garaia honetara, hau da, 21 jardunaldietan 40 puntu eskuratu ditu aurten, orain arte gehienez 39 puntu izan zirelarik, 2014ean, hain zuzen. Partida bakarra galdu du Pucheren taldeak aurtengo denboraldian, hori bai, lehia estuak izan ditu eta, era berean, zailtasunak ere bai gainditu behar izan ditu hasiera hasieratik. Batetik errenferentziazko lau jokalarik erretiroa hartu zuten iazko denboraldia amaieran: Matxalen Ziarsolo, Eli Pinedo, Bea Fernández eta Tania Yáñez, ordezkoek oso maila ona ematen ari direnak Aramendia, Marta López eta Patri Elorza eta denboraldiko bigarren zatian, 2017an alegia, Estitxu Berasategi eta Ane Encina gazteak iritsi dira Bidebietara.
Eragozpenak eragozpen, Temprano baja izan zen hilabete, Martínez urritik, SUPER AMARA Bera Bera azaroko etenaldira Rocasak baino bi puntu gehiagorekin iritsi zen, lau puntuko aldea Mecalia Atlético Guardesekiko, Telden eta Bidebietan baino galdu ez duena. Gipuzkoarrek tartea ireki zuten Rocasa gaindituta Donostian baina aldea xahutu zuen Valladoliden galduta. Arazoak handitu ziren martxoan, Alicia Fernández eta Esther Arrojeria jokalariek ebakuntza bana egin zietelako.
Hortaz, Loterías Ligako partidarik erabakigarriena iritsi da, lehenengoa bigarrenaren aurka, gipuzkoarren alde bi puntu eta gol average delakoa arloan sei gol. Bestetik, Bidebietan galdu zutenetik galizarrek 12 partida jarraian irabazi dituzte Loterías Ligan; SUPER AMARA Bera Beraren bolada zazpi partidarena da. Guardes talde sendoa da A Sangriña kiroldegian, iazko denboraldian puntu bakarra galdu zuen, Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurka izan zen apirilaren 9an (25-25) eta Ligan azken taldea bertan irabazten Bera Bera izan zen 2015eko maiatzaren 2an (20-26).
Apirilaren 22an A Guardan, 18etatik aurrera izango da norgehiagoka, ETB4, Galizako telebistak eta streaming bidez ikusgai izango dena. Horren ostean O Porriñoko kopa iritsiko da eta gipuzkoarrentzat egutegi latza.
40 puntu 21 partidetan
Orain arte ez bezala, Bera Berak 20 partida irabazi ditu 21 jardunaldietan.
Lehenengo Liga irabazi zuen denboraldian, Reyes Carrere entrenatzailea eserlekuan zegoela, Bera Berak bere aurreneko puntua A Guardan utzi zuen, handik 15 egunetara Elxen galdu zuen baina gero Telden bertan kendu zion lidergoa Rocasari eta lehenengo postuari eutsi zion amaiera arte Valentzian galdu arren.
Hurrengo urtean, Imanol Álvarez entrenatzaile, Bera Berak Txapeldunen ligako sei partida jokatu zituen urrian eta azaroan baina hamaika norgehiagoka jarraian irabazi zituen ligan, 2014al aldiz Alacanten eta Telden galdu zuen. Ligaren jabe egin zen Bidebietan azken aurreko jardunaldian .
2014-15 denboraldian, Aitor Etxabururekin, Elchek Bidebietan irabazi zuen eta Mecalia Atlético Guardések berdinketa lortu zuen. Bera Berak, berriro ere, etxetik kanpo kemena erakutsi behar zuen eta Montse Pucheren gidaritzapean Alcobendas, Elche, A Guarda eta Telden nagusi izan zen, Rocasaren aurka Liga matematikoki lortuz.
Eta iaz, Bera Berak irauli behar izan zuen sailkapena urrian Rocasaren aurka galdu zuelako Bidebietan eta ondoren A Guardan. 18 garaipen erreskadan lortu zituen horien artean Teldekoa balizko ligako finala izan zena, O Porriñoko kopa aurretik, aurten bezala. Pucheren taldeak lidergora egin zuen salto orduan eta gol average delakoa alde zuela liga poltsikoratu zuen.
Puche: “Sailkapenean honela egotea sinatuko nukeen”
Montse Puchek ofizialki atzo bi urte bete zituen Bera Bera zuzentzen. Tati Garmendia lagundu zuen Alcobendasen eta Canyamelar Valenciaren aurka baina Elxen berak ardura zuen taldea 2015eko apirilaren 11n. Handik hona, Ligako 51 partida irabazita, hiru galduta eta bakarra berdinduta. Lehiaketa guztiak kontuan hartuta, zuzendu dituen 67 norgehiagoketatik Bera Berak 58 irabazi ditu (Ligan, 51; Kopan, lau; Europan bat eta Superkopan, bi), zazpi galdu ditu (Ligan hiru eta Europan lau) eta berdindu ditu (Ligan eta Europan).
“Denboraldi hasieran sinatuko nukeen sailkapenean honela egotea” adierazi zuen Montse Puchek Helvetia Alcobendasen partida ostean. Izan ere bere taldeak Gaurdesek baino bi puntu gehiago ditu eta Rocasak baino zortzi gehiago. “Iazko denboraldian gu ginen atzetik, beste taldeen esanetara ginen, guztia irabazi behar genuela bagenekien eta bi puntuko aldea izatea nik eta beste entrenatzaile guztiek sinatuko genukeen abantaila dela uste dut”.
Bi urte hauetan, hiru denboraldiei dagokienak, aurkari zuzenak etxetik kanpo gainditu behar izan ditu Bera Berak Liga eskuratzeko. “Hona iritsi nintzenetik horrela izan da, eskarmetu handia dugu, aurkari zuzenen aurka etxetik kanpo jokalari hauek hazi egiten dira eta nire taldean konfiantza dut”. Bestetik, azken progaren arabera, Gorka Núñez prestatzaile fisikoak adierazi du “taldea sasoi onenean dago eta Aste Santuko atsedenaldia ondo etorriko zaio”. Gaur azken Saioa burutuko dute Bidebietan, lau egun atseden izango dute eta astelehenetik aurrera A Gaurdako partida prestatzea.
Emakumezkoen senior mailako Euskal ligako lehenengo faseko txapeldun gisa, Bera Berak lauko finala antolatzeko lehentasunari heldu dio, hortaz, Bidebietan burutuko da apirilaren 21etatik 23ra bitartean.
Bera Bera, Portugaleteko Jarrilleras, Aiala Zarautz eta Indupime Basauri izan dira sailkapeneko lau onenak eta, Euskal Liga jokoan izateaz gain, gutxienez aurreneko bi taldeek Zilarrezko mailara igotzeko fasea jokatzeko txartelak eskuratuko dituzte.
Ordutegiak
Atzo Eskubaloiko Euskal federazioan partiden zozketari ekin zioten. Hiru egunetan hiru partida jokatuko dira Bidebietan, hortaz, Aiala Zarautz eta Indupime Basaurik irekiko dute fasea apirilaren 21ean, ostirala 17etan; ostean, 19etan Jarrilleras eta Bera Bera aurrez aurre. Larunbatean 18etan bizkaitarren arteko lehia eta 20etan gipuzkoarrena. Igandean, goizeko 10etan Aiala Zarautz eta Jarrilleras taldeak arituko dira y 12etan, Bera Bera eta Indupime Basauri taldeek amaiera jarriko diote faseari.