Emakumezkoen eskubaloiko Guerreras Iberdrola Ligaren zortzigarren jardunaldiak SUPER AMARA Bera Bera bigarren postuan bakarrik utzi du, partida guztiak irabazi dituen Rocasa lider sendoaren atzetik.
Asteburu oparoa Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeentzat. Azpimarratzeko, Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeak sendo jarraitzen dute; kadete mutilak ere lidergoan kokatu dira eta senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Aiala Zarautz gaindituz Bidebietan.
Seigarren garaipen jarraian SUPER AMARA Bera Berarentzat Guerreras Iberdrola liga, oraingo honetan KH7 BM Granollers taldearen aurrean (31-19, 15-10 atsedenaldian). Partida landu zuten gipuzkoarrek hasieran eta Puchek ondoren jokalari guztiei eman die aukera.



































