Abenduaren 23an Bidebietak Bera Bera Eskubaloiak antolaturiko Gabonetako Txapelketa hartu zuen benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako Bera Bera, Usurbil eta Iruñako Loiola taldeekin.
SUPER AMARA Bera Berak eta HGB Zuazok Elgoibarren ospaturiko Euskal Kopari amaiera bikaina eman diote, partida estua eta interesgarria jokatuz, bizkaitarren nagusitu direlarik (26-25).
SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako finala jokatuko du bigarren finalerdian Kukullaga Etxebarri (21-27) gaindituta, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatu zena. Finalean, leku berean larunbatean 18etan, HGB Zuazo zain dago, San Andrian taldeari irabazita (14-27).



































