
Harrobiko sei partida astebururako, azpimarratzeko, jubenilen nesken Bera Bera Urdinak Urnietan jokatuko du Gipuzkoako Kopako finala Tecnifuelle Elgoibar taldearen aurka

Datorren larunbatean, maiatzaren 20an, SUPER AMARA Bera Bera eta Prosetecnisa Zuazo emakumezkoen Eskubaloiaren Ohorezko Mailako norgehiagokaren harira, Donostiako Bidebieta polikiroldegian Mobile Give Day izenekoa izango da.

Ana Temprano, Patri Elorza, Alicia Fernández eta Marta López jokalarien ibilbidea SUPER AMARA Bera Beran denboraldia amaieran bukatuko da, hortaz, lesionaturik dagoen galizarra izan ezik, beste hirurek azken norgehiagoka jokatuko dute Bidebietan larunbatean.

Bidebietan asteburuan burutu den Zilarrazko mailarako igoera fasetik, C sektoretik alegia, bi taldek lortu dute emakumezkoen Estatuko bigarren mailan jokatzeko txartela. Batetik, CB Móstoles taldeak 5 puntuekin multzoa irabazteagatik eta bestetik, lau puntu eta 17 gol alde zuelarik, Bera Bera beste sektoreetako sailkapenean bigarrenak gelditu diren bigarrena talderik onena delakoan.