Lehengo larunbatean, Mobile Give Day zela eta Bidebietan, SUPER AMARA Bera Berako jokalariek sinaturiko kamiseta bat lortzeko salgai jarri ziren boleto batzu. Gaur goizean Bidebietan Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak atera dute zenbaki sariduna, berau 387 delarik. Kamiseta Alboan ONGDren egoitzan jaso daiteke: Donostiako Andia kaleko hirugarren zenbakian.

Penaltietan eskuratu zuen Bera Bera Urdina taldeak jubenil mailako Kopa, Tecnifuelle Elgoibar gaindituz Olaizaga kiroldegian. Partida (24-24) amaitu zen, luzapenean iraun zuen berdinketak (28-28) eta donostiarrek sartutako bost penaltiek eman zieten garaikurra, Elgoibarrek bat huts egin baitzuen.

SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldirako Silvia Arderius zentrala eta Adriana Cardoso de Castro eskuin hegaleko jokalariak fitxatu ditu.

Iaz bezala, Loterías Ligak azken jardunaldian ezagutzera emango du aurtengo txapelduna, gaur Bidebietan lan eta esfortzu handia eginez, duen eskarmentuari esker SUPER AMARA Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo (23-22) gainditu du, hortaz, datorren larunbatean gaur Valentzian aise nagusi den Mecalia Atlético Guardés estutu du, galizarrek gutxienez puntu bat behar dutelako.

SUPER AMARA Bera Bera Bidebietan Prosetecnisa Zuazo Barakaldo hartuko du larunbatean irabazteko asmoz bide batez Mecalia Atlético Guardés lidegoa presionatzeko Canyamelar Valencian. Ordutegi bateratuak dira, hortaz, 19etan hasiko dira partida guztiak. ETB4k emango du derbia zuzeneaan, Gaztela Leongo Antonio Merino eta Francisco Javier Moyano epaileek zuzenduko dutena.