
Ana Martínezek denboraldi amaieran SUPER AMARA Bera Bera utziko du eta Frantziako ligan jokatuko du datorren urtean, Niza taldean hain zuzen, atzo klubak baieztatu zuen bezala.
SUPER AMARA Bera Berak kapitainen hitzarmenak luzatu ditu 2017-18 denboraldirako, hortaz Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak kontratua sinatu dute Tati Garmendia arduraduna lagun.
Lehengo larunbatean, Mobile Give Day zela eta Bidebietan, SUPER AMARA Bera Berako jokalariek sinaturiko kamiseta bat lortzeko salgai jarri ziren boleto batzu. Gaur goizean Bidebietan Alba Menéndez eta Esther Arrojeriak atera dute zenbaki sariduna, berau 387 delarik. Kamiseta Alboan ONGDren egoitzan jaso daiteke: Donostiako Andia kaleko hirugarren zenbakian.