Lezon larunbatean ospatuko den Emakume kirolarien egunarekin bat egin du SUPER AMARA Bera Berak eta Liberbank Gijón taldearekin lagunartekoa jokatuko Bekoerrota kiroldegian (16,30etan).
Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko dira donostiarrak abenduaren 22an Bidebietan Canyamelar Valencia taldea hartuz, hori dela eta, Frantziako Plan de Cuques hirian jokaturiko txapelketaz gain, Imanol Álvarezen neskek beste froga bat egingo dute larunbatean Superkopan aurrean izan zuen taldearen aurka.
SUPER AMARA Bera Beran nobedadean izango dira Renata Arruda atezain brasildarra eta Elke Karsten argentinarra, selekzioekin Japongo Mundialerako txartelak behin lortuta, aste honetan taldekideekin bat egin dute entrenaldi saioetan.
13 partida
Abenduaren 22tik otsailaren 10era arte, SUPER AMARA Bera Berak 13 norgehiagoka jokatu behar ditu, lan zama handia, batez ere, urtarrilaren 5etik aurrera, astean bi partidei ekingo dielako. Hortaz, egun egiten ari den prestaketa garrantzitsua da. Etxeberria Frantzian ondo aritu zen eta laster Azurmendi ere sartuko da taldearekin. Arruda eta Karsten Lezon izango dira, Azurmendi eta Dos Santos lesionaturik, datorren astean zehar Castellanos eta Arderiusek bat egingo dute taldekideekin Canyamelar Valenciaren aurkako partida ondo prestatze aldera. Sara Gil abenduaren azken astean iritsiko da.