Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak gaur goizean Urnietako HK10 hotelean SUPERA AMARA Bera Berak 2019ko urtarrilaren 6tik otsailaren 10era bitartean EHF Cupeko multzoen fasearen xehetasunak aurkeztu ditu.
Garmendiak helburutzat jo ditu “disfrutatzea eta disfrutaraztea”. “Denboraldi hasieran erronka anbiziosoa finkatu genuen, EHF Cupeko multzoen fasean aritzea eta hemen gaude, Europako bigarren lehiaketa nagusian 16 talde onenen artean eta hemendik bi aste t’erdira Kroazian egingo dugu debuta” adierazi du bere agerraldi hasieran.
Zentzu honetan “disfrutaraztea ideiarekin” Bidasoak eskatuta, SUPER AMARA Bera Berak partida Artalekun jokatzea onartu du “emakumezkoen eskubaloia sustatze aldera”. Hortaz, EHFko egungo txapeldun SCM Craiova taldea Irunen izango da urtarrilaren 12an, larunbatean 18etan. Partida honetarako Bidasoako abonatuek SUPER AMARA Bera Berakoen adina baldintza izango dute.
Zentzu honetan, klubak abonamendu berezia zehaztu du multzoen faseko hiru partidak ikuste aldera, helduek 30 euroetan eta gazte eta jubiltatuentzako, 15 euro. Sarrera bakoitzak 12 eurotan salgai jarriko dira (gazte eta jubilatuentzat, erdia). Bestetik, SUPER AMARA Bera Berako abonatuek %50 beherapena izango dute abonamenduan eta sarreretan. 2019an SUPER AMARA Bera Berak besteak beste Rincón Fertilidad Málaga, Rocasa y Guardés etxean hartuko dituenez, Olentzerorako eskaintza berezia zehaztu du, 80 eurotan 13 partida ikusi ahal izateko: EHF Cupeko hiru, Ligako bederatzi –abenduaren 22an hasita Bidebietan- eta Kopako bat. Interesatuek inskripzio orrialdea web gunean dute.
Tati Garmendiarekin batera izan dira Bidasoako presidente Gurutz Aginagalda, EITBko kiroletako arduradun Joseba Urkiola eta Euskadiko eta Gipuzkoako Eskubaloi federazioko presidente, José Manuel Ruiz de Cenzano eta Francisco Barros.
Multzoen fasean egonda, Europako federazioak hainbat baldintza ezartzen dizkie klubei, besteak beste, gutxienez mila pertsonentzako edukiera duen kiroldegian jokatzea eta eskubaloi marrak ikustea bakarrik, ondorioz, SUPER AMARA Bera Berak pista urdina jarri beharko du. Horrez gain, telebistaz Europan partidak jarraitze aldera seinalea eman behar da eta ETBrekin hitzarmena sinatu du klubak multzoen faseko sei partidak eskainiko dituelarik.
Kamiseta berria
Kibor enpresak eginda, 2019ko urtarrilaren 3an, SUPER AMARA Bera Berak EHF Cupen erabiliko dituen kamiseta berriak aurkeztuko ditu eta nobedaderen bat izango dituena.