Bihar, maiatzak 11, osteguna, hasiko da Torreviejan Joku Olinpikoetarako sailkatze fasean, non Paris '24rako bi txartel eskainiko diren, besteak beste, bat egingo dute Maitane Etxeberriaren Espainiarekin eta Malena Cavoren, Shula Gavilan eta Elke Karsten, Argentinarekin.
Lydia Blanco, ezker hegaleko jokalariak ez du super amara Bera Beran jarraituko hurrengo denboraldian. Urriaren amaieran iritsi zen Donostiara Caja Rural Aula Valladolidetik, Telden debutari izan zen azaroaren 1ean eta orain arte partida guztietan Imanol Álvarez esanetara izan da.
Bi partida baino ez Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat, biak Euskal Ligako kadete mailari zegokionak eta bieta amore eman zuten Lacturale Bera Berako neskek Basaurin eta Herrería Bidebieta Bera Berak Zarautzen.
Kadete neskak:
PRINTHAUS BASAURI 30-26 LACTURALE BERA BERA
Kadete mutilak:
GRAN CAMPING ZARAUTZ 40-22 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
super amara Bera Berak eta Caja Rural Aula Valladolidek titulurako play-offetako final-laurdenetako bi partiden ordutegiak zehaztu dituzte. Espainiako Federazioak asteartean jakinarazi zuenez, joaneko partida, Huerta del Reyn, Teledeporte bidez emango da apirilaren 19an, ostirala, 21etatik aurrera, eta itzulikoa, berriz, Josean Gascan izango da, apirilaren 27an, larunbatean, 18etan (streaming).
Maitane Etxeberria Guerreras taldearekin lanean ari da asteburu honetan Madrilen igandera bitartean. Helburua Europako txapelketarako sailkatze partidetarako prestatzea da, falta diren biak, baina begirada guztiak Torreviejako aurre-olinpikora zuzentzen dira, apirilaren 11tik 14ra, burutuko dena.