
Imanol Álvarez eta Alba Menéndez, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile eta kapitaina komunikabideen aurrean agertu dira gaur Bidebietan “sinistuta Europako kanporaketa gainditzeko aukerak ditugula” Hungariako DKKA Dunaujvarosi taldearen aurrean. Joanekoa larunbatean 17etan (eitb.eus) eta itzulera Gascan 18an (13etan, ETB1).

Oraingo honetan txaponak aurpegi ona atera zuen. Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurka bezala, asko protestatu zen penalti batean, partida amaiatzeko 18 segundu falta zirela -Vizuetek jaurti zuenean bost zirela-, Castellanosek igorri egin zion eta Bidebietan utzi zuen garaipena (28-27)

Hamar partida jokatuko dituzte Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek. Azpimarratzekoak, Euskal ligan, Lacturale Bera Berakoak Bidebietan San Adrian taldearen aurrean, senior taldeak, berriz, Indupime Basauri liderra hartuko du igandean.