SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligaren itzulerara “gehiegizko konfidantzarik gabe” prestatzen ari da. Bidebietan larunbatean 18etan Rincón Fertilidad Málaga hartuko du, hamargarren jardunaldiari dagokiona.
Bidebietan goizean ordubeteko lan saioa burutu du taldeak. Aldez aurretik, Imanol Álvarez entrenatzailea eta Alba Menéndez kapitaina komunikabideen aurrean agertu dira. “Urtea bukatu bezala hasi nahi dugu lehen itzulia amaitzeko bi partida zaila ditugulako”. Horretarako, “boladari eutsi nahi dio”, Rocasaren aurka “joku ona egin genuelako nire ustez”. Halere, azpimarratu du “ez genuen ezer berezirik egin, nahi duguna aurkitu genuean, defentsa eta korrika egin ahal izatea”.
Eta larunbateako norgehiagokan jarri du arreta. “Errespetua galtzen badugu pentsatuz Rocasari irabazten badiogu Malagaren aukra errazago izango dela, gaizki goaz”. Rincón Fertilidad Málaga taldeaz galdeturik, Diego Carrascoren ordez Suso Gallardok zuzentzen duena, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak uste du “aukera ugari ditu defentsan eta erasoan”, ondorioz, bere ustez, “ez du duen maila eman”. “Gaur egun ez dago goiko aldean –seigarrena da bost puntura- baina baliabideak ustiatuz gero gure arrastoa segituan har lezake”.
Bere jokalariak “ondo entrenatzen ari dira eta jokatzeko irrikan daude” adierazi du ermuarrak. Eta sailkapenean Guardés, Elche eta Gijónekiko duen lau puntuko aldeaz galdeturik “tarte hori alde izatea nahiago dut” onartzen badu ere, “taldeak ez du hortaz hitz egiten, ondo gaude kokaturik baina asko gelditzen da, lehen itzulia amaitzeko bi partida gogorrak eta bigarren itzuli osoa”. Eta exijente jarraitzen du, izan ere, bere esanetan “hobeto joka genezake, defentsan eta eraso geldoan, ditugun jokalariei etekin gehiago atera diezaiokegulako”.
“Rocasari irabazita ez da Liga lortzen”.
Bestetik, Alba Menéndezek onartu du “jokatzeko irrikan gaude, etxean are gehiago, zalegoa erakarri behar dugulako, talde bezala nola hazten ari garen ikusteko”. Kapitainak dio “ia ahazturik” duela Rocasaren aurkako garaipena, halere, “jarraipena eman behar diogu Kanarietan egindako eskubaloari”. “Egun batzuk pasatu dira eta aurkari zaila izango den Málagan arreta jarri”. Zarauztarrarentzat “edozein aurkai da arriskutsua” eta Rincón Fertilidad taldeari buruz “beti gogotsu ateratzen da gure contra eta oso lehiakorrak dira”.
Sailkapenean SUPER AMARA Bera Berak duen “tartearekin” gustora dago, halere, era berean, “liga oso luzea da” gaineratu du kapitainak. Horregatik “puntu guztiak lortzeko borrokan jarraitu behar dugu, ondo entrenatu eta joku ona eginda emaitzak etorriko dira”. “Iazko esperientziak dio ezin garela erlaxatu, azken denboraldietan liga estu egom da eta maiatza da garrantzitsua, Rocasa gaindituta ez da Liga irabazten aurkari zaila gehiago dagoelako”.