Lurraldeko selekzioen arteko Estatuko Txapelketan brontzezko domina lortu du Euskadiko kadete nesken selekzioak. Valentzia mendean hartu du (23-28), Yanis Aguado atezaina bertan zelarik eta, bestetik, jubenil taldea bosgarren postuan gelditu du Galiza gaindituta (23-29) Lacturale Bera Berako jokalariak protagonismoa bereganatu dutelarik.
Sei egunetan sei partida jokatu dituzte Lacturale Bera Berako jokalariak. Kadete taldeak aurreneko fase menperatu zuen hiru norgehiagokak irabazita: Galizari (22-26), Gaztela Leoiri (23-31) eta Andaluzia (26-22), final laurdenetan Catalunya gainditu zuen (24-17) baina finalerdietan amore eman behar izan zuen Gaztela Mantxarekin (25-28) eta gaur goizean brontzea eskuratu du Valentziaren aurka.
Jubenil selekzioak, aitzitik, Espainako Kopatik abiatuta Kantabria mendean hartu zuen (28-23), ondoren Murtzia (25-37) eta Errioxa (38-25). Final-laurdentean Nafarroarekin topo egin zuten (23-18) eta azkeneko bi partidak irabazi dituzte, Asturias (21-24) eta gaur goizean Galizaren aurka. Lacturale Bera Berako lau jokalariek protagonismo handia izan dute: Leire Arrizabalaga, Ainhoa Larrañaga, Malen Morandeira eta Izaro Mujika.