Bera Bera

Select your language

Sara Gilek urtebete egin du SUPER AMARA Bera Beran. Fernanda Da Silvaren ordez etorri zen, Barakaldon egin zuen debuta abenduaren 30ean, zortzi gol egin zuelarik, eta 38 partida ofizial jokatu ditu dagoeneko.

Urte mamitsua izan da kataluniarrentzat, BM Porriñotik etorri zena. Bigarren partida Kroazian izan zen, kluben arteko Europako lehiaketan debutatu zuelarik, Errege Egunean, EHF Cupeko multzoen fasean. Gilek sei gol egin zituen eta ligaxkan, guztira, 16. Europan lehiatzea ondo etorri zitzaion ligako partida borobilak osatu zuelako, batez ere Guardés eta Rocasaren aurka.

Sara Gilek partida bakarra galdu zuen Godoy Maceira BM Porriñoren aurkakoa. Kopak bere aurreneko titulua suposatu zuen, bost norgehiagokak jokatu zituen,, 14 gol sartuz, Barakaldoko fase finalean, hamar.

Guztira, SUPER AMARA Bera Berako 38 partidetan 151 gol sartu ditu. Guerreras Iberdrola ligan, 23 partidetan 101 gol egin ditu, Kopan, 14 gol eta Europako hamar neurketan, 32 gol. Eta irailean bere aurreneko Superkopan, lau gol egin zituen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores