Telematikoki atzo burutu zen Espainiako Eskubaloi Federazioko Zuzendaritza Batzorde ostean, Guerreras Iberdrola Ligaren inguruan dauden erabakiak Delegatu Batzordearen baitan gelditu dira.
Batzorde honek, oraindik bilera datarik ez duena, horrelako erabakiak hartzeko gaitasuna du Federazioak. Zuzendaritza Batzordeak 2019-20 denboraldia bertan behera uztea proposatuko dio, jaitsierak saihestea eta igoerak bermatzea. Ondorioz, orain arte jokatutakoa aintzat hartu du Ligako txapelduna izendatzeko eta datorren denboraldian Europan arituko diren taldeak ere bai. Hortaz, SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako 2019-20 denboraldiko txapeldun gisa aimatzea Delegatuen Batzordeak berretsi beharko du.
16 jardunaldi osaturik, SUPER AMARA Bera Bera lidergoan da 30 puntu lortuta, partidarik galdu gabe, lau puntuko aldea ateratzen diola Elche taldeari, liga amaitzeko sei partida gelditzen zirelarik.