Rincón Fertilidad Málagan bi urte t’erdi igaro ostean, Alice Fernandes ‘Diva’ atezainak SUPER AMARA Bera Berarekin sinatu du urtebetez, ondorioz, 2020-21 denboraldian Renata Arrudarekin bat egingo du.
24 urteko brasildarra, Pinheiros taldean aritu zen eta junior mailako internazionala izan zen. Rincón Fertilidad taldeak fitxatu zuen 2018ko urtarrilean, hau da, denboraldi erdia igarota. ‘Panteras’ taldearekin hilabete eskas zeramala Bidebietan sekulako partida burutu zuen otsailaren 24ean. SUPER AMARA Bera Berako jokalarientzat gaindiezina izan zen, batez ere, bigarren zatian, hiru gol baino sartu baitzioten azken hamar minutuetan. Ligan etxean gipuzkoarren azken porrota izaten jarraintzen du (22-29).
‘Diva’ finkoa izan da Rincón Fertilidad Málagan fitxatu zutenetik, aurten are gehiago Estela Carrera atezainaren lesio larri dela medio. SUPER AMARA Bera Berako arduradun Tati Garmendiak “gaztetasuna” ez ezik, “atean nola kokatzen den, jaurtiketak nola irakurtzen dituen eta erreflexuak” ere azpimarratu ditu.
Ondorioz, Malagan ‘Pantera’ izatetik Alice Fernandes Donostian ‘Menderazina’ izatera pasatuko da.
Argazkia: Rincón Fertilidad