SUPER AMARA Bera Berak egungo plantillako erreferentziako jokalari bati berritu dio urtebetez hitzarmena, Renata Arruda brasildar atezainari, hain zuzen.
Gaztea izan arren -21 urte- Guerreras Iberdrola ligako atezainarik onenetarikoa da Arruda, Jorge Dueñasek zuzentzen duen Brasilgo selekzioarekin ere leku ia finkoa duena, izan ere, Japoniako Mundiala jokatu zuen pasa den abenduan.
Ondorioz, Renata Arrudak hirugarren denboraldia beteko du SUPER AMARA Bera Beran. Abuztuan Joku Panamerikarretan izan zuen lesioak urrira arte atzeratu zuen bere debuta aurtengo denboraldian baina Mundialera joan aurretik erabakiorrak izan ziren bere geldiketak, batez ere, Granollerseko azkena, Pizzok gauzatu zuen kontraerasoa bermatu zuena eta SUPER AMARA Bera Beraren garaipena, alegia. Halere, Mundiala osteko jardunaldietan eman du bere onena Arrudak.
Atezain brasildarra “oso pozik” agertu da hitzamen berritzearekin “gustora nago bai Donostian, taldeko giroarekin eta entrenatzaileekin” onartuz. Era beran, kontutan hartzen duela “klubak nigan duen konfidantza” aitortu du eta SUPER AMARA Bera Beran berritu duela “Espainiako klubarik onena delako”. Bere ustez “oso denboraldi ona egin dugu” eta etorkizunean ziur da taldeak “gauza handiak egin ditzake”.
Alarma egoera dela eta, Renata Arrudak susmoa du “ezin izango dugu liga amaitu”. Gaztea izan arren, aukera ugari zuen Brasileko selekzioarekin –sailkatuta dago- Joku Olinpikoetara joateko, halere 2021ra atzeratzeko erabakia “ulertu” du. “Pena da jokatzeko irrikan geundelako baina orain osasuna da lehentasuna” dio, “lan egiteko beste urtebete dugu” gaineratuz. SUPER AMARA Bera Berarekin datorren denboraldi hizpide, Arrudak dio “aurten bezala, Espainiako lehiaketa guztiak helburu eta Europan urrutiago iritsi”.