Bera Bera, Aula Valladolid eta Atlético Guardés klubek abian jarritako udako txapelketak, Summer BAG Experience delakoak jarraipena izango du abuztuko hurrengo hiru aurredenboraldietan: 2022, 2023 eta 2024an.
Asteburu honetan Valladolidek hartu du Summer BAG txapelketaren hirugarrren edizioa. Huerta del Rey kiroldegian elkartu ziren hiru arduradunek 2018an A Guardan abian jarri zen ekimena oso positibotzat jo zuten. Hurrengo urtean Donostian antolatu zen, 2020an pandemia zela kausak ez zuen aukerarik utzi Summer BAG antolatzeko, ondorioz Huerta del Reyk 2021ean itxi du zikloa, antza Espainian antolatzen den txapelketarik onena Caja Rural Aula Valladolid taldearen garaipenarekin.
Hortaz, Cayetano Cifuentes, Tati Garmendia eta Jesús López arduradunek lagunartekoari jarraipena ematea erabaki zuten, 2022an A Guardan hasiko dena, Donostiak lekukoa 2023an hartuko du eta Valladolidek 2024n. Hirurek entrenatzaileen eskaerak ere ontzat hartzen dituzte, izan ere, abuztuan partida ahalik eta lehiakorrak nahi dituztelako. Hurrengo zikloari begira arduradunek txapelketa hobetzeko urratsak ematea ere adostu zuten, ahal den neurrian, atzerriko talderen bat gonbidatzea,alegia.
2018-2021 zikloaren historikoa:
2018: Antolatzailea Mecalia Atlético Guardés
Txapelduna: SUPER AMARA Bera Bera
Azpitxapelduna: Mecalia Atlético Guardés
Hirugarrena: Aula Alimentos de Valladolid
Laugarrena: Helvetia Alcobendas
2019: Antolatzailea SUPER AMARA Bera Bera
Txapelduna: SUPER AMARA Bera Bera
Azpitxapelduna: Liberbank Gijón
Hirugarrena: Aula Alimentos de Valladolid
Laugarrena: Mecalia Atlético Guardés
2021: Antolatzailea Caja Rural Aula Valladolid
Txapelduna: Caja Rural Aula Valladolid
Azpitxapelduna: SUPER AMARA Bera Bera
Hirugarrena: Mecalia Atlético Guardés
Laugarrena: Unicaja Banco Gijón