Bera Bera

Select your language

Lehenengo zati bikain bati esker, SUPER AMARA Bera Berak Handbol Sant Quirze gainditu du gaur arratsaldean Catalunyan jokatu duen bigarren eta azken partidan (18-27)

Kataluniarrak, halere, sutsu irten dira, aurreneko partzialean nagusi, Carla Robles, Nerea Gil eta Ona Vila sei metrotara aise iritsi direlarik. Loidi eta Menéndez erdian kokaturik, Cavo eta Fernandes lagun, Cardoso eta Moreno hegaletan eta Aalla, atezain. Defentsa kokatu denean, taldea partidan sartu denean, SUPER AMARA Bera Berak tartea ireki du segituan, bertakoen  jokua oztopatuz eta Aalla protagonista –bederatzi geldiketa-.

Erasoan, Menéndez zuzendari. Kasu honetan, Álvarezek Arrojeria, Cesáreo eta Hernández jokalariei eman die atseden, nahiz eta usurbiltarra azken zortzi minutuak erasoan jokatu dituen Boadarekin. Cardoso hegaletatik eta Cavoren bi barneraketak izan ezik, gol egiteko kontraerasoa baliatu dute Menéndez, Cardoso eta Poloniok.

Judith Sansen gola 13. minutuan bere taldearen laugarrena zen eta atsedenaldira arte beste bat baino ez dute sartu, Carrerasek hegaletik.

Gipuzkoarren hobetzeko esparrua baloi galduak izan dira, batez ere kontraerasoan. Emma Boadarekin taldea lasaitasuna aurkitu du joku geldoan, bi barneraketa lortu ditu, O’Mullonyk beste bat, Gilek hegaletik asmatu du eta Etxeberriak kontraerasoan eta pibota moduan.  Ondorioz, lagunartekoa erabakita atsedenaldian (5-17), minutuen banaketa eta abuztuko bosgarren partidari esker erritmoa hartzen.

Bigarrenean, SUPER AMARA Bera Berak maila jaitsi du erabat. Silva taldekideak animatu ditu eta aurreneko zatian ez bezala, Fernandesek jaurti eta hil gol jarraian egin ditu. Aitzitik, Handbol Sant Quirze taldeak baloia ondo mugitu du hutsuneak aurkituz.

Aipatzeko Boadaren gol eder bat eta hobetzeko baloi galduak. Irailaren 11n, bi taldeek berriro elkar ikusiko dute leku berean bi puntu jokuan direla.

Bihar 18etan Miramar Jauregiak plantillaren aurkezpen ofiziala hartuko du, taldea berriro entrenaldietara larunbatean itzuliko da eta asteartean 19etan azken lagunartekoa, Frantziako Merignac taldearen aurka Egian.

Fitxa: Handbol Sant Quirze 18, SUPER AMARA Bera Bera 27

Handbol Sant Quirze 18 (5+13): Milan, Vila (2), Prat (2), Sans (3), Gil (2), Robles (3, 1p) eta Carreras (2) –hasierako zazpikoa- Puiggené (2), Rodríguez (2), Crespo eta Moliner (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 28 (17+11): Aalla, Moreno (2), Fernandes (3), Menéndez (2), Loidi (1), Cavo (2) eta Cardoso (2) –siete inicial- Polonio (3), Boada (3), O’Mullony (3), Etxeberria (2), Gil (3), Ugartemendia (1), Arrojeria (1) eta Silva (o.a.).

Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (kataluniarrak)

Kanporatuak: Prat, Sans eta Rodríguez Sant Quirzetik eta Fernandes, Loidi eta O’Mullony SUPER AMARAtik

Partzialak: 3-2, 3-5, 4-8, 5-12, 5-16, 5-17 –atsedenaldian- 7-19, 9-21, 10-23, 13-24, 15-25 eta 18-27

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores