SUPER AMARA Bera Berak Granollers hiriko txapelketako XXXI. edizioa bereganatu du KH7 BM Granollers gaindituta Palau d’Esportsen (23-30, 13-17 atsedenaldian).
Abuztuko bosgarren norgehiagokan, gipuzkoarrek ez dute zalantzarako betarik eman eta partida hasi eta berehala tartea ireki dute, bajak zituen aurkari baten aurrean, baina kalitate handikoa ere bai. Valladoliden bezala, Imanol Álvarezek gaur ere 14 jokalariekin aritu dira, minutuak pilatze aldera, ondorioz, gaurkoan Cardoso, Loidi eta Poloniok atsedena hartu dute. Hortaz, hasierako zazpikoan ez da aldaketarik izan defentsan edo erasoan: Maitane Etxeberria kokatu du Cesáreoren ondoan eta hauen gertu Hernández, Arrojeria, Cavo eta Sara Gil, Silva atezain.
Cavoren barneraketa, Cesáreo pibotean, Gil eta Etxeberriaren kontraerasoan eta kataluniarrak hegaletk 1-5 ezarri dute Salva Puig –Robert Cuestaren ordezkoa- entrenatzailearen hutsartea eraginez. Granollers, orduan, lasaitu da. Vegué hegalean aurkitu dute, Castañerak hutsunea aurkitu du baina Arrojeriak ere barneraketen bidez eta Cesáreok baloiak bildu (10’: 5-9). Pibotea kanporatu dutenean KH7 BM Granollersek ondo aprobetxatu du Ana González eta Vegué hegalarien bidez kontraerasoak gauzatuz. 0-3 partzialarekin partida estutu da baina SUPER AMARA Bera Berak ere korrika egiteko aukera izan du O’Mullony eta Cavorekin. Boadak zuzendu du taldea orduan, hegaletik irtenda barneraketa bikaina egin du Etxeberriak defentsa gainditu eta Hernándezek penaltiak gauzatu esker gipuzkoarrek atsedenaldira (13-17) aurretik iritsi da Guarieiroren saiakerak saihestuz.
Bigarren zatiaren hasieran egoera errepikatu da partida erabat apurtuz. Oraingo honetan, Menéndez izan da Cesáreoren bikotea 6-0 horretan, Etxeberria eta Hernández lagun eta Cavo eta Gil hegaletan, Aalla atezain, bikain aritu dena hasieran bost geldiketa eginez. Etxeberriak baloia lapurtu ostean Cesáreok kontraerasoa gauzatu du, Gil eta Cavo bezala eta joku geldoan, Cesáreok Hernándezen asistentzia aprobetxatu du eta Gil adi zegoean aldaratze bat hartzen. Ondorioz, donostiarrak nagusi ziren Palau, oraingo honetan Puigen hutsartea konpondu ez duena (34’: 13-20).
Ben Chayhaben gol bikain batekin Granollersek 38. minutuan sartu du lehen gola. Hernándezek bi kontraerasoetan asmatu du partidaren tarte handiena lortzeko (45’: 16-25). Bi entrenatzaileak minutuak banatu dituzte, partidak erritmoa galdu du, akatsak areagotu dira, Granollers gerturatu da baina azken minutuetan SUPER AMARA Bera Berak berriro estutu du, Boada –geroz eta hobeto-, Fernandes kanpotik eta Moreno eta Cavo, hegaletik, jokalarien golekin.
Ondorioz, froga positiboa 21eko Mundiala hartuko duen historia handiko pista batean. Bihar lagunarteko berri bat, 18,30etan Handbol Sant Quirze taldearen aurrean, Guerreras Iberdrola 21-22 Liga, irailaren 11n, irekiko den lekuan.
Fitxa: KH7 BM Granollers 23, SUPER AMARA Bera Bera 30
KH7 BM Granollers 23 (13+10): Mera, González (4), Vázquez (1), Prelchi (2), Milagros, Castañera (4) eta Vegué (3, 1p) –hasierako zazpikoa- Sarandeva, Guarieiro (3), Ben Chayhab (3), Monllor, Tamada (1), Colomer (1), Moragues (1) eta Wiggins (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 30 (17+13): Silva, Gil (4), Hernández (8, 4p), Cesáreo (4), Arrojeria (2), Cavo (3) eta Etxeberria (2) –hasierako zazpikoa- Fernandes (2), Menéndez (1), Boada (2), Ugartemendia, O’Mullony (1), Moreno (1) eta Aalla (o.a.)
Epaileak: Josep Millan eta Roland Sánchez (kataluniarra)
Kanporatuak: Sarandeva, Monllor eta Guarieiro (2) KH7 BM Granollersetik eta Cesáreo, SUPER AMARAtik
Partzialak: 1-5, 5-9, 8-10, 10-13, 11-15. 13-17 –atsedenaldia- 13-20, 15-22, 16-24, 18-25, 20-26 eta 23-30