Esther Arrojeriak Ligako 200 partidako langa gainditu du duela gutxi eta egungo Super Amara Bera Berako plantillaren erreferentziazko jokalarietako bat da, debutatu zuenetik hamar urte betzear direla. Mediterraneoko Jokuetan Urrea lortu ostean, Guerreras selekzioaren deialdia jaso du “beste erronka handi bat”. Aldez aurretik, Logroñon du hitzordua larunbatean.
Guerreras Iberdrola ligako hiru jardunaldi jokatuta, Arrojeriak uste du lehiakortasuna dela hizpide “zentzu handiz Liga 12 taldera murrizteak hori ekarri du, berdintasuna areagotzea eta partida bakoitza final bat bezala jokatu behar izatea”. Bere ustez, “ezin gara erlaxatu, puntuak beti daude jokoan eta bila joan behar dugu”. Larunbatean Logroñon ere bai (Palacio de los Deportes, 19etan). “Sporting La Riojaren aurka sentsazio berdinekin jarraitu nahi dugu, gure maila hobetzen jarraitzea” adierazi du. “Bidaia erosoa da, pista berri bat izango da guretzako eta zaleen aurrean gauzak ez dizkigute erraz jarriko, txapeldunak izanda gose grehiagorekin hartzen gaituzte aurkeriek eta liga honetan egoteko maila du (Grafometal Sportin La Rioja) taldeak”. gaineratu du.
Azken bi partidek konfiantza eman diote Super Amara Bera Berari. “Defentsa izan da gakoa, gure izaera gehiago mantendu dugu, ea modu berdinean jarraitzeko gai garen eta horretarako ehuneko ehunean joan behar dugu”.
Orain arte taldeari eman dion ekarpenaz, Arrojeria “sentsazioak aurkitzen” ari dela onartu du, “Málagaren aurka ez nintzen eroso sentitu, ez nion taldeari lagundu nahi bezala baina hurregon bietan bai, hobeto sentitu naiz, txisparekin eta nire joku azkarrera itzuli naiz”.
Prades hautatzaileak Arrojeria deitu du datorren astean Errumanian Carpati Trophy jokatzeko. “Beste erronka handi bat eta ilusio handiarekin helduko diot” onartu du. “Oranen sentsazio onak izan zituen baina aurkariek gehiago estutuko gaituzte eta taldekideak ere beste batzu izango dira. Sasoi onean nago eta ea gauzak ondo irteten diren, lan gogorra egingo dut”.
Etxeberria, Arcos eta Aalla taldekideak ez ezik Usurbildarrak Cesáreo, Castellanos edo Alicia Fernández gertu izzango ditu eta Mediterráneoko jokuetan bezala Carmen Campos, Spugnini eta Ona Vegué. “Ezagutzen duzun jendea ondoan egotea lasaitasuna eman dizu urduritasuna kontrolatzeko”amaitu du.