Bera Bera

Select your language

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo den Euskaraldiarekin bat egingo du Bera Berak. Izan ere, aurten Donostiako antolatzaileak ahalegin berezia egiten ari dira hiriko Kirol elkarteek Euskaraldian parte har dezaten.

Kirola euskararen erabileran eragiteko tresna aproposa da oso euskara gehiago eta gehiagorekin erabiltzeko eremu asko eskaintzen baitu. Zortzi kirol elkarte ezagunek ariketan parte hartzeko izena eman dute dagoeneko, baina kirol elkarte gehiagok urratsa ematea nahi da.

Jon Insausti, Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak, kirolaren esparruak euskararen normalizazioan orohar, eta Euskaraldian bereziki duen garrantzia azaldu du. Bere esanetan “herritar asko kirolari lotua bizi da, aisialdian kirola egiteak garrantzia handia du beraientzat eta ordu asko ematen dute horretan. Euskaraldiaren helburua herritarren hizkuntza ohituretan eragitea da eta euskararen erabilera sustatzea. Bi arlo horiek, kirola eta euskara, lotu nahi izan ditugu aurten, Kirol eremuan euskara erabiltzeko gune babestuak, ariguneak sortuz, eta hizkuntza praktikatzeko ohiturak sustatuz”.

Zortzi kirol elkartek eman dute izena dagoeneko

Hiriko zortzi kirol klubek Euskaraldiarekin bat egin dute orain arte: Real Sociedad, Bera Bera, Atlético-SS, Fortuna, GBC, IDK Euskotren, Kaiarriba eta Donostia Arraun Lagunak.

Tati Garmendia Bera Bera Eskubaloi saileko zuzendariak. “Euskara beti presente dago Bera Beran, baina Euskaraldiak erneago egoten laguntzen digula uste dut, eta beharrezkoa iruditzen zait ekimen hau, kirolean euskara bultzatzen jarraitzeko. Ekimen interesgarria da bultzada bat behar dugunontzat, horregatik eroso sentitzen naiz ni ‘Belarriprest’ izanda '. Euskaraldiaren aldeko onurak baino ez ditut ikusten, eta gainerako klubak ere ariketa sozial honetan parte hartzera animatzen ditut”, azaldu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores